euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FIVUko zuzendariek Udalekuaren balioa berretsi dute, San José de Mayon egindako euren laugarren topaketan

2023/12/13

Euskal Etxeetako zuzendariei begirako 2023ko FIVUren laugarren Udalekua San José de Mayo izan zuen gertaleku Uruguaiko Euskal Etxeetako zuzendariak laugarrenez elkartu dira esperientziak trukatzeko eta bertako euskal komunitateko erakundeen zuzendaritzan trebatzeko. San Joseko Euskaldunak Taldea elkarteak egin zuen topaketaren anfitrioi lana, eta Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxeko, Montevideoko Haize Hegoako eta Ibai Ondoko Etxeko ordezkariak San Jose de Mayo hirira bertaratu ziren ekitaldian parte hartzeko. ...

Gehiago irakurri...


Bere 125. urteurrenaren baitan, Bahia Blancako Unión Vascak antolatuko du Argentinako 2024ko Euskal Aste Nazionala

2023/12/12

2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da azaroaren 11tik 17ra, hiriko Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile 2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da, bertako Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, kontuan izanik biharamuna, azaroaren 18a, jai eguna dela Argentinan, Burujabetzaren Eguna, eta Euskal Astearen antolatzaileek nahiago izan dutela programa igandean ohiko 'azken agurreko bazkaria'rekin eta ondoko arratsalde pasarekin bukatu, ...

Gehiago irakurri...


Urte amaiera festa handia Chivilcoyko Beti Aurreran eta 2023ko 'Gernikako Arbola' lehiaketako sarien banaketa

2023/12/12

Ezkerrean, SADEko Martha Cleci eta Beti Aurrera-ko Luis Goicoechea, Silvana Barroso & Adriana Irrazabal, María Rosa Rzepka sarituarekin sari-ematean. Eskuinean, urte amaiera festa Euskal Etxea jendez betea Azkenekotik hasita, 12 dira dagoeneko "Gernikako Arbola" literatur lehiaketak Chivilcoyn bete dituen deialdiak, hiriko "Beti Aurrera" Euskal Etxea eta Argentinako Idazleen Elkartearen (SADE) Chivilcoyko adarra antolatzaile. Aurtengo sari banaketa joan den ostegunean, abenduaren 7an, gauzatu zen bertako "Pompeo Boggio" Arte Plastikoen Museoan. Lehenengo saria ...

Gehiago irakurri...


Badatoz Gabonak! Eskatu Olentzerori kalitatea eta opari originalak, euskal diasporako lagunek egindakoak

2023/12/11

2023ko Gabonak: Diasporako lagunek egindako aukera ugari Arbolan jartzeko Gabonak gainean ditugu! Laster urte berriari ongietorria emango diogu, beraz, ez lokartu! Etxekoei edo lagunei opariak erosi nahi badizkiezu baina oraindik ez badakizu zer erosi, proposamen hauekin lagunduko dizugu, Argentinan bizi bazara behintzat. Jarraian, ekintzaile batzuen izenak eta euren produktuak, artisau-produktuak, originalak edota edizio mugatukoak dira, gure diasporako jendeek eginak. Erregalu ...

Gehiago irakurri...


Igandean Euskal Herrira iritsi ondoren, Gaztemundu 2023ko gazteak gaur ekingo diote Gasteizen aurtengo kronogramari

2023/12/11

Gaztemundu 2023ko partaideak atzo Gasteizen, Euskal Herrira iritsi berritan Atzo igandea joan dira iristen Euskal Herrira 2023ko Gaztemundu programan parte hartuko duten munduko Euskal Etxeetako hamabost gazteak. Gogora dezagun orotara 13 neska eta bi mutil direla, 14 argentinar eta bakar bat txiletarra. Programa, berez, abenduaren 10-11tik hilaren 17raino garatuko da, oinarria Gasteiz izanik. 17an gazte partaideak Donostiara aldatuko dira, bertan biharamunean abiatuko ...

Gehiago irakurri...


Giro ederrean egin dute FIVUren zazpigarren euskara "Asteburu pasa", Rio de la Platako ertz uruguaitarrean

2023/12/07

Euskara ikasleek eta irakasleek asteburu ederra pasa zuten euskaraz bizitzen Kiyu herrian, Uruguaiko San José departamentuan  “Egun on!” euskaraz esanez jaikitzea, euskal film bati ikustea, hondartzan euskaraz jolastu edo hamaiketakoa partekatzea, eguneroko kontuak dira euskaldun askorentzat. Baina Uruguaiko euskaltzaleentzat, epe laburño batean bada ere, amets bat betetzea da. FIVUko ikasle eta irakasleek deituta, azaroaren 25 eta 26ko asteburuan, Rio de la Platako kostaldeko Kiyu herrian, euskaraz bizitzeko ...

Gehiago irakurri...


Iruñeko Ortzadar taldeak iaz Argentinan bertako Nafar Etxeekin grabatu dokumentala emango dute gaur Durangon

2023/12/06

Nafar Haziak dokumentalaren kartela euskaraz eta gaztelaniaz Gure diaspora gaur Durangon zabalduko den bertako 58. Azokako programako parte izango da, ia lehenengo minututik gainera, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak iaz grabatu eta oraintsu aurkeztu duen 'Nafar Haziak' dokumentala gaur goizean bertan jendaurretuko baitute Azokan. Emanaldia Durangon, gaur asteazkena izango da, goizeko 11:00etan, Irudienean, Zugaza Zinema Aretoan, sarrera doanik, ...

Gehiago irakurri...


Ateak itxi ditu San Frantziskoko 'Piperade' euskal jatetxe ospetsuak, Gerald Hirigoyen jabe eta chefak erretreta hartuta

2023/12/05

Gerald Hirigoyenek izen polita irabazi du San Frantziskoaldean bere "West Coast Basque" sukaldaritzarekin (arg Kathleen Harrison) Gerald Hirigoyen Aiherrako chef baxenafartarrak duela hogei urte sortua, azaro azkenean, joan den astean, itxi ditu ateak San Frantziskon 'Piperade' euskal ostatu famatuak. Bere fama, izan ere, publiko orokorraren eta sukaldaritza estimatzen dutenen artean hedatzen zen eta, gainera, San Frantziskoko Badiaren Eremuko eta Kalifornia osoko euskaldunentzat erreferentzia bat zen, zeozer berezia ospatu ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskaletxearen Muslari Eskola sortu berriak arrakasta handia lortu du, eta euskaraz ere ari da lanean

2023/12/05

Euskaletxeko Muslari Eskola berriak, jokalari “mundialistek”, gazteek eta emakumeek osatua, arrakasta handia lortu du Limako Euskaletxean musa betidanik nagusien eta batez ere gizonen jarduera izan da. Urte hasieran, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegiren bisita jaso zutenean, euskara ikastaroei buruzko gaiak adosteaz gain, Etxepare Euskal Institutuak musean ikasteko prestatutako materialaren berri eman eta jokoa euskaraz egitera animatu zituen. Geroago, urrian, Julen Menesesek eta Bittor Lópezek 44. ...

Gehiago irakurri...


Japonia: hauek dira Okinawako ekitaldian omenduko dituzten euskal diasporako kideetako batzuk

2023/12/04

Okinawan euskaldunen omenezko zeremonian lekuko izango diren bannerrak, Euskal Herriaren eta Japoniaren lokarri Gaur asteartea, abenduaren 5ean Okinawan, Itoman hiriko Bakearen Parke Oroigarrian egingo den ekitaldiak urrats berria dakar, ez bakarrik adierazirik ikerlan ineditoa egin dela Bigarren Mundu Gerran (GMG) Estatu Batuetako Indar Armatuetan euskaldunek eta euskal jatorrikoek izan zuten partaidetzaz, ondoko pausoa ere eman delako baizik, esan nahi baita emaitzak plazaratu eta hedatzeko bidean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia