euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKulturak Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraz argitaratutakoak Donostian 2023ko abenduaren 18tik 21era

2024/02/05

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren talde-argazki ofiziala (arg Irekia) EuskalKulturak, Donostian abenduaren 18tik 21era Kanpoan diren Mundu Batzarraren inguruan argitara emaniko artikuluen selekzio bat, hurbilagokotik aspaldikoagora:

Gehiago irakurri...


Agate Deuna - Santa Ageda ospatuko dute igande honetan Madrilen eta datorren ostegunean Boiseko kaleetan barrena

2024/02/02

Madrileko eta Boiseko hitzorduetara deitzen duten afixe eta bannerrak, batak larunbat honetarako eta besteak datorren ostegunerako Madrilgo Euskal Etxean datorren igandean, otsailaren 4an, luzatu diete deia euren bazkide eta lagunei, eta publikoari oro har, Santa Ageda ospatzeko. Ohi bezala Euskal Etxe inguruko zenbait kale ibiliko dituzte Santa Agedako kantu ezaguna kantatuz, eta makilak eskuetan lurra erritmopean kolpatuz, "Ama Lurra iratzararaziz, Neguko Solstizioaren karietara".

Gehiago irakurri...


Meza Bolívarreko Nafar Etxearen 70. urteurrena ospatuz eta bihar saio artistiko-kulturala eta senidetasun afari handia

2024/02/02

Bolivarren Espainiako Kontsulorde den Walter D´Aloia Criadok, Bolivarreko Nafar Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideek, abesbatzakoek eta dantzariek parte hartu zuten San Carlos Borromeo elizan egindako esker emate eta oroitzapen mezan Duela 70 urte Bolivar hirian Nafarroako immigrante talde batek eta euren ondorengoek, bilgune bat izateko gogoz, Nafar Etxea sortzea erabaki zuten. Horrela ekin zitzaion formalki, 1954ko urtarrilaren 31n, elkarte honen bizitza instituzionalari. Urte luzez erreferentziazko gune izan da, eta izaten jarraitzen du gaur egun Bolivarreko komunitate osoarentzat. Herenegun, urtarrilaren 31an, San Carlos Borromeo parrokian ...

Gehiago irakurri...


Urtarrileko etenaren ondotik, ikasturte berriari gogor

2024/02/01

Beste bi astez eman daiteke Mexikon izena euskara ikasteko UNAMeko ENALLTen Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta, sasoi baxua da oro har, uda petoa. Eta sasoi altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen, gogor ibili dira Hego Konoan, 'Euskara ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Irakaslegai talde berri batek arrakastaz hasi du bere ibilbidea barnetegian San Nicolasen

2024/02/01

San Nicolaseko barnetegiko ikasle, irakasle eta koordinatzaileak, Ana Maria Erauskin Euzkal Etxeko lehendakariarekin Talde berria osatzen duten 18 ikasleetatik 15ek parte hartu dute "bertan bertako" euskara irakasleak prestatzeko urtarrilaren 13tik 20ra Buenos Aires probintziako San Nicolaseko Euzkal Etxean (sic) egindako barnetegian. Eskolak Anabel Jaureguiberry eta Cecilia Canz irakasleek eman dituzte eta koordinazioan, FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programaren arduradun Jose ...

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa', Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra: Jean Flesher, Eneko Dorronsoro eta Juan Pedro Arin Aholku Batzordekide (eta VI)

2024/01/05

Mundu Batzarrak hauta hiru Aholku Batzordekideak dira: Eneko Dorronsoro (Bartzelona, argazkian), Jean Flesher (AEB) eta Juan Pedro Arin (Uruguai) Mundu Batzarreko azken egunean, bozkatzeko eskubideko kongresukideek, Euskal Etxeek Lehendakariaren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordean dauzkaten hiru ordezkariak hautatu zituzten. Jean Flesherrek (AEB) errepikatu zuen; Europatik Bartzelonako Euskal Etxeko Eneko Dorronsorok Unai Lauzirikaren lekukoa hartu zuen (Alemanian bizi zen Lauzirika Euskal Herrian bizi da gaur egun). Eta Hego Ameriketan, ...

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa', Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra: ordezkaritzen iritzi eta balantzeen bigarren tanda (V)

2024/01/05

Gaztemunduko gazteek Kongresuko partaide izan ziren, ahostun baina bozkamenik gabe. Irudian, Julieta eta Pablo "gaztemundulariak" Kanpoan den Euskal Gizataldearen VIII. Mundu Batzarreko delegaziokide eta partaideei euren iritziak eta balantzea eskatzen jarraitu dugu, euren ustetan Kongresuak eman duena biltzearren. Oraingoan Uruguai, Venezuela, Frantzia, Espainia, Kanada, Txile eta Brasilgo ordezkarien txanda da.

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa', Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra: lehenengo tanda herrialdeetako ordezkaritzen iritziekin (IV)

2024/01/05

Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxaga hizlari, mahaian Manu Meaurio, Gorka Alvarez, Andoni Martin eta Benan Oregi Donostian abenduaren 18tik 21era gauzatutako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Biltzarraren kronika hau bukatzeko, Diasporatik etorritako ordezkaritza eta partaideei zuzendu gatzaizkie bilkura bere azkeneko txanpan egonik euren lerroburuak eman edo balantze moduko bat egin dezaten. Hitza beraz eurei eman diegu, Alemania, Mexiko, Belgika, Paraguai eta Peruko honako ordezkarietatik ...

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa', Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra: balorerik handiena ilusioa eta euskal gogoa (III)

2024/01/05

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako teknikari den Benan Oregi argazki eta ekarpen kritikoa eginez batzarkideei Kursaal Kongresu-Jauregiak baitaratu zituen bi egun nagusiek batzarkideen atxikimendua bildu zuten, solasteko eta eskarmentu, ikusmolde eta iritziak partekatzeko aukera eman baitzuten, batzarkideak hamaika mahai biribil eta taldetan banatuta, kontrastea eta jatorri eta ezaugarri desberdinak elkarrekin eseriaraziz, eta horrekin batera hitzaldi eta aurkezpenak antolatuz batzarkide guztiei zuzenduta, ...

Gehiago irakurri...


2023a bukatu eta 2024a hasteko ere euskara ospagai: hona euskarari lotutako lau bideo, Valentzia, Arrecifes, Lima eta AEBtik

2024/01/04

Euskara urtea agurtzeko, euskara urte berriari hasiera emateko. Hona abenduko lau bideo ENE 2023koak Urtea bukatu, urtea hasi... Biak egiteko, euskara lagun eta ospagai. Artikulu honetara gure erredakziora iritsitako lau bideo hautatu eta bildu ditugu, abenduan, 2023ko Euskararen Egunaren karietara grabatuak, Diasporako lau puntutan, atxikimendu eta engaiamendu erakusle. Bideoak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxetik; Argentinako Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxetik; Perutik, Limako Euskal Etxetik; ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia