euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Osatu da munduan egiten diren euskara eta euskal kultura arloko ekimenak koordinatzea helburu duen Etxepare Institutuaren Patronatua

2008/07/15

Etxepare Euskal Institutuko kideak euren lehenengo bilera egunean Zuzendaria nor izango duen jakiteke, osatu da ofizialki Eusko Jaurlaritzak Euskal Herritik kanpo egiten dituen euskara eta euskal kultura arloko ekimenak sustatu eta koordinatzea helburu duen Etxepare Institutu berriaren Patronatua. Ekainaren 24an onartu zen patronatukideak izendatzen zituen dekretua eta atzo bildu ziren lehen aldiz Patronatuak presidente duen Ibarretxe lehendakaria buru. Guztia zain dago Kultura Sailaren pean dagoen eta egoitza legez Donostian ezarria duen Institutuaren zuzendaria noiz izendatuko duen Jaurlaritzak.

Gehiago irakurri...


Necocheako EEko dantzariek Euskal Herrira bidaia egingo dute euskaldunei Argentinako euskal dantzak erakutsi asmoz

2008/07/15

Necocheako Gazte Alai taldeko dantzariak Ostiral honetan Euskal Herrira iritsiko dira Necocheako 23 dantzari gazte, datozen hiru astetan arbasoen sorterrian dantza erakustaldiak emanez bira egiteko ametsa betetzera. Ekimen honekin burutuko da duela lau urte hasi zen Hator Hona trukaketa programa. Programa honen bidez Euskal Herriko hainbat euskal Argentinara joan dira dantza, euskara, pilota... ikastaroak ematera eta orain, azkenik, argentinar gazteak dira Euskal Herrira datozenak. Emanaldiak eskainiko dituzte Elizondo, Azpeitia, Oiartzun, Legution... guztira bederatzi herritan. Bertako euskaldunentzako aukera bikaina izango da Argentinan euskal dantzak duen osasun ona ikusteko.

Gehiago irakurri...


Iruñeak datorren urtea arte agurtu zituen jaiak, baina Diasporan Sanferminen oihartzunak darrai

2008/07/15

Euzko Etxeako dantzariek erakustaldia eskaini zuten La Platako Moreno plazan Gauerdiarekin batera iruindarrek 2008ko Sanferminen bukaera aldarrikatu dute, penaturik eta 'pobre de mi' kanta ezaguna abestuz. Jai gogoarekin gelditu direnentzako kontsolamendu bakarra datorren urteko jaietarako denbora gutxiago falta dela pentsatzea izango da, baina euskal Diasporatik oraindik ere nazioartean ezagunak egin diren jai hauen irudiak eta ekitaldien lekukotasunak heltzen zaizkugu. Argentinan, adibidez, asko izan dira jaiarekin bat egin duten euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


Chacoko eta Villa Mercedeseko Euskal Etxeek desfileetan parte hartu zuten Argentinako Independentziaren Eguna ospatzeko

2008/07/15

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak hirian zehar eginiko desfilean (argazkia Kotoiaren Lurra Euskal Etxea) Argentinak Uztailaren 9a (Independentziaren Eguna) ospatu zuen iragan asteazkenean. Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxeak bakoitzak bere herrian egiten ziren desfileetan aprte hartu zuten, egun berezi hau ospatzeko. Resistenciako elkarteak bazkideekin eta antzerki taldeko kideekin batera egin zuen festa eta villamercedestarrek aldiz, 'Scout 998-Alfa y Omega' taldea alboan zutele parte hartu zuten probintziako eta herriko arduradunen aurrean egin zen ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Eusko Basque enpresa pilotazaleak urriaren hasieran amaituko du Filipinetan egiten ari den frontoia

2008/07/15

Pilotari filipinarrak eta euskaldunak Filipinetan jokatutako txapelketa batean (argazkia Eusko Basque) Filipinetako hiriburuko 'Manila Standard Today' hedabideak berri kezkagarria kaleratu zuen hilaren 10ean. Eusko Basque frontoi bat eraikitzen ari da Santa Ana herrian eta albisteak aipatzen zuenez, lanek atzerapena edukiko lukete ustez gobernu filipinarrak bere lurren zati txiki bat eskatu duelako. Euskal enpresa pilotazaleko Aitor Totorikaguena zuzendariak aipatzen duenez, 'arazo hau ez da oztopo bat guretzat'. Are gehiago, 'frontoiaren eraikuntza epe barruan dago'.

Gehiago irakurri...


Jon Bagues, Eresbileko zuzendaria: 'Euskal artxiboei buruzko hitzaldiek interes handia piztu dute Argentinako euskal etxeetan'

2008/07/14

Jon Bagues Buenos Aireseko Eusketxen eman zuen mintzaldiaren une batean Jon Bagues, Eresbil Musikaren Euskal Artxibo Nazionaleko zuzendari eta AIBM Musika Liburutegien Nazioarteko Elkarteko lehendakariordea, Argentinan aritu da azken aste hauetan ikastaroak, hitzaldiak eta bilerak eginez. La Platako Euzko Etxean eta Unibertsitate Nazionalean (UNLP) eta Buenos Aireseko Eusketxe Eusko Kultur Etxean euskal artxiboei buruz aritu da eta euskal elkarte horietako ikusleen artean gaiak sortu duen jakinminak asko harritu duela azpimarratu du hizlariak.

Gehiago irakurri...


Eako Poesia Egunek literaturaz eta musikaz koloreztatuko dute Bizkaiko kostaldeko herria asteburu honetan

2008/07/14

Posteren 'Poeta a-sozialaren buruezurra' irudia Aurtengo Eako Poesia Egunen edizio berria hilaren 19an eta 20an egingo dira Bizkaiko kostaldeko herri horretan. 'Herrijari emon arnasa' elkarteak antolatutako kultur jardunaldiak Gabriel Aresti poetaren omenez egiten dira, mahai-inguru, olerki errezitaldi eta beste zenbait ekitaldiren bidez literatura kalera atera asmoz. Edizio honetan poesiari buruzko mahainguruak eta Salvador Puig Antichen omenezko filma eskainiko dira, beste zenbait gairen artean.

Gehiago irakurri...


Seattle-go euskaldunek San Fermin bestak hiriko kaleetan zehar entzierroa eginez ospatu dituzte

2008/07/14

Seattle-go kaleetan egin zen entzierroan atera zen 'zezentako' bat Erdi zezen eta erdi goitibera, horrelakoxeak ziren Seattle-go euskaldunek joan den uztailaren 7an hiri estatubatuarreko kaleetara atera zituzten zezenak, San Ferminetako entzierroa egiteko. Carolin eta Joseba Jiménez, Harvest Vine eta Txori Bar euskal jatetxeen jabeak, izan ziren jaiaren antolatzaileak eta lagun asko bildu ziren euren deialdira zuri eta gorriz jantzita besta alai honetan parte hartzeko. Ekimenean Puget Sound Blood Center izeneko zentroarentzako dirua bildu zuten.

Gehiago irakurri...


Sanferminetako jai giroa Diasporan barrena ere joan da zabaltzen: Buenos Aires, Txileko Santiago, Sydney...

2008/07/11

Buenos Aireseko Nafar Etxeko gazteak jaian Iruñea San Ferminetako azken asteburua bizitzen ari den honetan, heltzen segitzen dute Diasporatik bertako euskaldunek jaiarekin bat egiteko antolatu dituzten ekitaldien oihartzunek. Sanferminak munduko jai ezagunenetakoak dira, hein handi batean entzierroen zirrara eta Hemingway-ren eleberriei esker, baina ezin ahaz daiteke munduan zehar sakabanatutako nafarrek egiten dieten propaganda ederra, urtero sasoi honetan zapi gorria jantzi eta emozioz beteriko jaiak antolatuz. Diasporako elkarteak horren lekuko, Australiatik Txileraino jaiarekin bat egin dutenak. Argentinan dago jaia egiten aitzindarietako bat, Buenos Aireseko Nafar Etxea.

Gehiago irakurri...


Anita Anacabe elkotarrak urrian gidatuko duen Euskal Herrira bidaian izena emateko epea irekita dago

2008/07/11

Anita Anacabe elkotarra jaialdi batean Gernikako urriko azken asteleheneko azoka, Bilbo, Donostia, Lapurdiko kostaldea, eta baita Madril eta Bartzelona hiriak dira Anita Anacabek urrian gidatuko duen bidaian parte hartzen dutenek ezagutu ahal izango dituzten lekuetako batzuk. Bidaia Educational Tours agentzia estatubatuarrarekin batera antolatua da eta ikasle eta helduei eskaintzen zaien kultur esperientzia bikaina da. Bidaia urriaren 21etik 30era izango da , Salt Lake City (Utah) hiritik irtenda, baina nahi duenak bere kabuz egin dezake bidaia, taldearekin Madrilen bat eginez. Zenbat eta partaide gehiago prezioa merkeagoa izango da, baina horretarako izena emateko epea abuztuaren 31an itxiko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia