euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal, arabiar, zelta eta aymara dantzek bete zuten Santiagoko Euskal Etxea I.go Dantza Jaialdian

2008/07/22

 Cultura Aymara taldeko dantzarien erakustaldia (argazkiak SantiagoEE) Oroitzapen ederrak eta egindako lanarengatik atsegina, horixe utzi du Txileko Santiagoko Euskal Etxeak antolatutako I.go Nazioarteko Dantza jaialdiak. Hitzordua 'arrakastatsua' izan zen, 'bai maila artistiko eta ikusle kopuruari dagokionez', antolatzaileek adierazi dutenez. Euskal Etxera bildu zirenek munduko hamaika dantza ikusi eta gozatu ahal izan zituzten: euskaldunak, arabiarrak, Pascua irlakoak, aymarak, zeltak...

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Zingirako Euskaldunak EEak euskal dantza erakustaldia egin zuen San Fermin jaiaren ospakizunean

2008/07/22

Euskal Etxeko dantzari bat ikurrina astintzen (argazkia Zingirako Euskaldunak) Nazioartean ospe handia duen San Fermin jaiaren ospakizunak mirespena jasotzen jarraitzen du munduan zehar, besteak beste Diasporan dauden euskal etxeei esker. Chascomuseko Zingirako Euskaldunakek, adibidez, santua euskal dantza erakustaldi batekin omendu zuen. Ekitaldian Aurreskua, San Migel eta Ezpatadantza bezalako dantzak ikusi ahal izan ziren eta jaia girotzeko zapi gorri tradizionalak salgai jarri zituzten Txikien Amen Taldekoek.

Gehiago irakurri...


Argentinar xake jokalari gazteek Urrundik Euskal Elkarteak antolatu zuen Txapelketan parte hartu zuten

2008/07/21

Gazteak gogotsu aritu ziren Urrundik Euskal Etxeko egoitzan egindako Xake Txapelketan (argazkia Urrundik Euskal Etxea) Argentinako Entre Rioseko Urrundik Euskal Etxeak eta Paranako Xake Biltokiak probintziarteko Xake Eskolen arteko topaketa antolatu zuten uztailaren 12an euskal elkartearen egoitzan. Ekitaldian 50 neska-mutil baino gehiagok parte hartu eta egunean zehar xakemate, endroke eta beste mugimenduek hartu zuten euskal elkartea. Mauricio Daros eta Franco Zamboni izan ziren garaile kategoria bakoitzean. Herriko zenbait hedabidek jardunaldia jarraitu zuten.

Gehiago irakurri...


Basauriko Soinu Bidea abesbatzak kantaldia eskaini zuen Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartean

2008/07/21

Soinu Bidea abesbatzeko kideak Euskaltzaleaken egoitzan (argazkiak EuskalKultura.com) Euskal Herritik etorritako gonbidatu bereziek parte hartu zuten pasa den asteazkenean Buenos Aireseko Euskara Ikastolak (Euskaltzaleak) antolatutako kultur ekitaldian. Alde batetik, Koldo Zabalondo arotzak Euskal Herria, baserria eta haritzari buruzko hitzaldia eman zuen. “Baserrietako sukaldea euskararen santutegia, tenplua da” azpimarratu zuen Zabalondok. Bestalde, Basauriko Soinu Bidea abesbatzak kontzertua oparitu zien Mexiko kaleko egoitzara hurbildu ziren hainbat ikasle eta bazkideri. Emanaldia bukatzean, gonbidatuek eta etxekoek askaria egin zuten eta goizaldeko ordu txikiak arte kantuan aritu ziren.

Gehiago irakurri...


Sanferminetako giroa Montevideoko Haize Hegoa EEko urteko Lehen Tabernaren ospakizuneraino iritsi zen

2008/07/21

'San FerminTabernan' parte hartu zuten gazteek argazkia atera zuten entzierroko zezenarekin (argazkia Haize Hegoa Euskal Etxea) Astebeteko eromenaren ostean normaltasuna bueltatu egin da Iruñeko kaleetara, baina Diasporatik nafar santuaren omenez egindako ospakizunen berri iristen zaigu oraindik. Montevideoko (Uruguai) Haize Hegoa Euskal Etxeak, adibidez, ez zuen jai ospetsuaz gozatzeko aukera galdu nahi izan eta 'San Fermin Taberna' izeneko topaketa antolatu zuten. Bertan euskal etxeko kide eta lagunek euskara praktikatu eta elkarrekin afaldu zuten eta gazteenek gezurrezko zezen batekin 'entzierroa' egin zuten, oihu eta algara artean.

Gehiago irakurri...


Andres de Urdaneta euskal itsasgizonari buruzko dokumentala aurkeztuko dute gaur Ordizian

2008/07/21

Andres de Urdaneta itsagizonaren papera egin duen aktorea bidaien mapak aztertzen (argazkia Ordiziako Udala) Andres de Urdaneta itsasgizonaren jaiotzaren 500. urteurrena betetzen den honetan, ekitaldi ugari egiten ari dira bere omenez Ordizia jaioterrian. Iragan ostegunean, esaterako, Mikel Urretabizkaiak zuzendutako 'Urdanetaren sekretua' dokumentala aurkeztu zuten proiektuan parte hartu duten udal arduradun, babesle eta lankideentzako emanaldi berezian. Gaur estreinaldi ofiziala egingo da herriko jendearentzako. Filmak ordubete irauten du, adituei eginiko elkarrizketak eta Urdanetaren bizitzako pasarteen eszenifikazioak uztartuz. Bertan jasotzen dira Andres de Urdanetak itsasoan bizi izan zituen ekintza gogoangarriak, Carlos V.a enperadorearekin eta haren seme Felipe II.a erregearekin izan zuen harreman estua, eta ordiziarrari historian lekua eman zion 'Tornaviaje' bidearen aurkikuntza, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Tartalo lantzen ari dira EHUn, bere kabuz mugitu eta atea zeharkatzeko baimena eskatzen duen robota

2008/07/21

Tartalo robota bere kamerarekin (argazkia Alaitz Ochoa de Eribe) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldea, Basilio Sierra irakaslea gidari, Tartalo robota ari da lantzen. Proiektu berritzaile honen helburua, robota agindutako edozein lekura joan dadin lortzea da, makinaren autonomia areagotuz. Orain arte robotak ateak identifikatzea lortu dute eta itxita badaude, bi edo hiru aldiz jotzen du atean. Robotaren izena euskal mitologiako Tartalo erraldoitik dator, robotak kamera (begi) bakarra erabiltzen baitu pasabideetan zehar bere kabuz mugitzeko. Ikertzaile taldeak Marisorgin sortu zuen duela urte batzuk, posta banatzen duen robota.

Gehiago irakurri...


Firefox 3 nabigatzailearen euskarazko bertsioa doan dago sarean; eguneko deskarga kopuruan errekorra lortu dute

2008/07/20

Firefox 3-ren euskarazko bertsioa Mozilla Fundazioak Firefox 3 doaneko nabigatzaile ofiziala merkaturatu zuen iragan ekainaren 17an. Interneteko tresna berriak euskarazko bertsioa ere badakar eta sortzaileek munduko Guinness errekorra lortzeko asmoarekin sareratu zuten, egun bakarreko software deskarga gehien lortu nahi zutelarik. Arduradunen webgunean aipatzen denez, marka berria finkatu dute, 24 ordutan mundu osoan zehar zortzi milioi deskarga baino gehiago lortu ostean. Momentu honetako kopurua 31.715.000 ingurukoa da orora eta Estatu Batuetan deskargatu dira programa gehien. Espainiar estatuan (Hego Euskal Herria barne) 915.000 deskarga egon dira. Frantzian (Iparraldea barne), berriz, 1.100.000 ingurukoa da kopurua.

Gehiago irakurri...


Afari herrikoi batek ipiniko dio azkena Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxearen 65. urteurreneko Kultur Asteari

2008/07/19

Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxearen 65. urteurreneko afixa Urteurren afari herrikoi batek ipiniko dio gaur azkena Mar del Platan, aste osoan herri argentinar honetako 'Denak Bat' Euskal Etxearen 65. urtebetetzea ospatzeko antolatutako Kultur Asteari. 'Euskal-argentinar anaitasunezko Afari Handia' deitu duten oturuntzak Mar del Platako 'Beti Alai' Dantza Taldearen partaidetza bilduko du eta joan den astelehenean Moreno 3440 kaleko euskal egoitzan Euskal Herriari buruzko dokumental baten proiekzioarekin eta 'Teyu Cuare' trinketean abiatutako '65. Urteurren' pilota norgehiagoketarekin hasitako ospakizunen gailurra markatuko dute.

Gehiago irakurri...


Obanos herri nafarra erabat aldatuko da gaurtik aurrera, astebetez 'Obanosko Misterioa' antzeztearren

2008/07/19

Zaldunak plazan sartzen ari dira Misterioaren irudi ikusgarri honetan. Antzezpenak argiztapen diseinua berritu du aurten. Obanosko herri osoaren ahalegina da 'Obanosko Misterioa'rena. Aurten, Santa Feliziaren martirioa eta San Gilenen penitentzia gaur antzeztuko dute lehen aldikoz Obanosko (Nafarroa) herritarrek eta hilaren 26a arte egunero antzeztuko dute herriko 400 lagunek baino gehiagok. Javier del Cura zuzendari, Xabier Olza iruñarrak eginen du Gilenena eta Noemi Alcala obanostarra izango da Felicia. Gaur gaueko hamarretatik goiti ikusi eta sentitu ahal izango da Obanosen. Irene Arrizurietak sinatzen du artikulua Berrian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia