2025/07/25

Joan den asteartean, uztailaren 22an abiatu zen Montevideon Immigrazioaren Olinpiaden hogeigarren edizioa, ‘truco’ txapelketa batekin hain zuzen. Inaugurazio zeremonia hiriko Gizatalde Heleniarraren egoitzan garatu zen eta txapelketako partidak bukatu eta gero, janari tipikoak partekatu zituzten bildutako lagun eta gizataldeek. Euskal Gizataldeak txistorra, esne frijitua eta ...
Gehiago irakurri...
2025/07/24

Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka deitu 2025-2026 ikasturterako, Gasteizko Lehendakaritzaz gain, Euskadiren Ordezkaritzetan aritzeko Brusela, Paris, Buenos Aires, New York, Santiago eta Bogotan. Bekak Gai Europarretan espezializatzeko dira (6 beka), Kanpoan den Euskal Komunitatez (4 beka) eta Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateraletan (4 beka). Eskabideak aurkezteko azken eguna abuztuaren 4a ...
Gehiago irakurri...
2025/07/24

Ekitaldia egun batzuk aurreratu dute [berez uztailaren 28 eta 29an izan ohi da], bertan egon ahal izan zedin Wilfredo Lizarzaburu Muñoz, Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari eta alma materra, Estatu Batuetara abiatu aitzin Boiseko Jaialdian parte hartzeko. Elkarretaratzea, Trujilloko Miraflores kanposantuan, uztailaren 12an egin zen eta Lizarzaburuk berak eskainitako ongietorri hitzen ostean, ...
Gehiago irakurri...
2025/07/23

Lehendakariaren presentzia Jaialdin klasiko bat da Boisen. Ez dute huts egin urteetan zehar Ardanza, Patxi Lopez edo Urkullu lehendakariek, ezta ere euren gobernuetako hainbat sailburu eta partaidek, bertaratzen eta auren presentziarekin sustatzen eta elkar-partekatzen elkarretaratze handi hau, 1987an lehenengoa egin zenetik —1990tik aurrera bilakatu zen bost urtean behin egitekoa— hazi baino egin ez ...
Gehiago irakurri...
2025/07/23

Hamar irakurle euskaldun bildu zituen joan den uztailaren 9an, Municheko Euskal Etxearen eskutik, hiriko Cervantes Institutuko liburutegian, bere lehenengo saioa egin zuen Irakurle Klubak. Munichen, liburua euskaraz irakurri eta komentatu nahi zuten hamar pertsona bertaratuta... ez dirudi batere marka makala. Giro ezin atseginagoan, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazle eta Joseba Larratxe ...
Gehiago irakurri...
2025/07/23

Argentinan euskal kulturari eusteko aliantza eta lankidetza berriak sortzearen aldeko apustuan sakonduz, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak afari bikain batekin ospatu zuen uztailaren 11an bere 27. urteurrena, 75 gonbidatu lagun. Gauak ez zuen soilik urte berri bateko bizitza instituzionala markatu, izan ere duela urtebete garatzen ari diren lankidetza-akordio berritzaile bat ere nabarmendu ...
Gehiago irakurri...
2025/07/22

"El viaje de las palabras - Hitzen Bidaia" du izena Maria Noel Abella Aiscarrek uruguaitar euskaldunak bukatu berria duen kontakizun laburren liburuak. Testuak, irakasle montevideotarra euskal kulturan murgiltzen hasi zenean bizi izandako pasadizo eta istorioak biltzen ditu, batzuk egiazkoak, beste batzuk fikzionatuak eta guztiak umore, maitasun eta herriminetik sortuak.
Gehiago irakurri...
2025/07/22

Duela 25 urte, Buenos Aires probintziako José C. Paz herriak eta Oñati hiri gipuzkoarrak azken honetako Sancti Spiritus Unibertsitatean egindako ekitaldi batean ofizialdu egin zuten euren senidetzea. Joan den larunbatean, uztailaren 19an, José C. Pazeko komunitateak, ekitaldi haren urteurrena ospatu du, bi herriak lotzen dituzten elkartasun eta kultura lotura sakonak ...
Gehiago irakurri...
2025/07/21

Necocheako Euzko Etxeak uztailaren 11n egin berria du elkartearen Urteroko Batzar Nagusia. Bertaratutako bazkideek 2024ko urteko txostena eta urtealdi horretako balantzea onetsi zituzten eta Zuzendaritza Batzorde berria bozkatu zuten, aldaketa ekarriz lehendakaritzan, bertan aurkezpenik behar ez duen Iñaki Bilbao hautatu baitzuten lehendakari berri, orain arteko Kiti Zubillagaren ordea harturik 81. ...
Gehiago irakurri...
2025/07/21

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak Gaztemundu Programaren 2025eko edizioa kaleratu du. Azaroaren 30etik abenduaren 14ra bitartean egingo da eta aurtengoan euskal instrumentu tradizionalak eta jotzaileak izango ditu arfatz. Parte hartu ahal izango dute 18 eta 35 urte bitarteko gazte musikariak, euren euskal etxeetan banaka edo taldeka dihardutenak, dantza taldeentzat ...
Gehiago irakurri...