euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohorezko Saria eman diote Mikel Ezkerro euskal argentinarrari Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak

2026/10/19

Mikel Ezkerro artxiboko irudi batean, hitzaldi bat emanez
Mikel Ezkerro artxiboko irudi batean, hitzaldi bat emanez

PUBLIZITATEA

Bilbo-Bizkaia. Euskal Kazetaritzak, Bilbon egoitza duten Euskal Kazetarien Elkartearen eta Euskal Kazetarien Elkargoaren bitartez, gorazarre berezia egingo dio Mikel Ezkerro historialari euskal argentinarrari 2026ko Ohorezko Saria emanez. Hilondoko saria azaroaren 4an banatuko da, Bilboko BBK aretoan egingo den ‘2026 Euskal Kazetaritzaren Sarien Galan’.

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak urtero antolatzen duten sari emanaldia bere XV. ediziora iritsiko da 2026an eta Euskadiko komunikazio sektoreko profesionalen eta erakundeen lana aitortzeko helburua du. Aurten, diaspora euskal argentinarreko erreferente Izan den Ezkerrori egin nahi izan diote omenaldia, izan ere “argentinar lurraldean, gure mugetatik haratago, Euskal Herriaren taupada eta gertaerak arretaz jarraitu, bildu, komunikatu eta zabaldu dituelako”, arrazoitu dute Kazetarien Elkartetik.

“Ezkerro erraldoi bat izan da, kontinenteen arteko zubia, koloso euskal-argentinarra, munduko ibiltaria... Komunikatzaile nekaezina, kazetariek behin eta berriz elkarrizketatua. Argentinako hedabideetan bidea egiten jakin izan du Euskal Herria amerikar kontinenteko agenda publikoan sartuz. Komunikabideetan, Euskal Etxeetan, Kultur Etxeetan, ikastetxeetan, bulego ofizialetan, jai edo ekitaldi herrikoietan... idazten eta informatzen zuen. Grinatsu aldarrikatu izan ditu bazter guztietan gure errealitatea, ohiturak eta berezitasunak", esan dute.

"Kazetari on eta eskarmentudunek egiten duten bezala, Mikel Ezkerro historialariak istorioak, xehetasunak, albisteak eta gaurkotasuna kontatzen zituen. Kronikari ona zen, korrespontsal transkontinental bikaina, bere Euskadi maiteari buruzko komunikazioaz maitemindua”, aldarrikatu dute sariaren berri ematen duen Euskal Kazetarien Elkarteak eta Euskal Kazetarien Elkargoak luzatutako prentsa oharrean. Ezkerrok, besteak beste, zutabe bat aireratzen zuen igandero, Paranatik online eta uhinez zabaltzen den 'Presencia Vasca' irratsaioan, Argentina eta Euskal Herriko euskal gaiez.

Gogora dezagun Mikel Ezkerro joan den abuztuaren 10ean zendu zela Buenos Aires Hirian, 88 urte zituela.

- Euskal Kazetarien Elkartearen - Kazetarien Euskal Elkargoaren webgunea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia