euskal diaspora eta kultura
2024/03/08
Berrogei bat lagun bildu ziren joan den igandean, martxoaren 3an, Haize Hegoa-ren egoitzan, erakundearen 36. urtebetetzea ospatzeko. Urteko lehenengo elkarretaratzea izan zen eta Montevideo bertako bazkide eta lagunek ez ezik, barnealdeko Florida herriko ‘Vasconia Florida’ taldekoek ere hartu zuten parte. Bazkari ederra partekatu eta gero, eta Marcos Tiscornia trikitilariaren eskutik, euskal ...2024/03/07
Marka uzten duten proposamen horietakoa da EuskarAbentura. Aurten bere 7. ediziora iritsiko da eta aukera eskainiko die gure gazteei —izena emateko epea martxoaren 8ra arte zabalik du Diasporako eta EH Iparraldeko 2007, 2008 eta 2009an jaioak diren gazteentzat— uda honetan, uztailaren 1etik 31era 125 espediziokide izango dituen ibilaldi bateko parte izan eta Euskal Herri osoa oinez zeharkatzeko, ...2024/03/07
Aste batzuk baino ez dira pasa Goya Sarien 38. ediziotik eta iaz bezala aurten ere izan zuen euskal zinemak merezitako errekonozimendurik. Sei Goya Sari jaso zituzten euskal jatorriko artistek, tartean Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria arabarrak, ‘20.000 especies de abejas’ bere pelikulagatik. Filma joan den urtean estreinatu zen baina iritsi berria da Primeran plataformara eta hilabete batean ...2024/03/07
Datorren asteburua berezia izango da Macachinen. Unión Baska "Euzko Alkartasuna" Elkarteak, 1959an sortuak, 65 urte bete ditu eta ostiraletik igandera arteko hiru egunetan, ekitaldi ugarirekin ospatuko du. Horietako bat, Euskal Etxeen arteko Mus Topaketa, martxoaren 8tik, ostiraletik igande 10era arte luzatuko da. Larunbatean, martxoaren 9an, Pilota Txapelketa jokatuko dute eta ...2024/03/06
Aita Barandiaranen jaioterritik bertatik dator Argentinari omenaldi polit eta hunkigarria egiten dion abesti hau. Unidad Alavesa-ren ‘Morir en Argentina’ (Argentinan hil) kanta ‘Motoki, zakurreki, egurreki…’ izeneko beren azken diskoan dator eta otsailaren lehenengo egunetan kaleratu zuten. Abestiak topiko ezagunenak gainditzen ditu; hau da, ez da tangoan edo futbolean geratzen ...2024/03/05
Oraindik ez dakienarentzat, bisitari berezi bat jasoko du Euskal Selekzioak datorren martxoaren 23an, larunbata, Bilboko Katedralean. Hau ez da izango Euskal Selekzioak Uruguaikoa aurkari duen lehen aldia. Lagunarteko lehenengo partida 1998ko abenduan izan zen, Donostiako Anoetan, eta euskaldunak irten ziren garaile. Bigarren aldia, irabazleak baita ere euskaldunak, 2003ko abenduan izan zen, San ...2024/03/04
Asteartean, martxoaren 5ean, bukatuko da Ateak Ireki programaren bigarren edizioan izena emateko epea eta ez zenuke pasatzen utzi behar. Ateak Ireki Euskal Herrian garatzen den programa bat da, hiru astez —aurten ekainaren 22tik uztailaren 14ra— gauzatzen dena, propio Estatu Batuetako euskal diasporako 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzendua, egonaldi trinko bat Euskal Herrian, ...2024/03/04
Aitor Intxaurragak 1998an Argentinara egindako lehen bidaiak zapore gazi-gozoa utziko zion ziurrenik. Bere ametsa, eta bidaia haren helburua, Aconcaguako gailurrera iristea zen, euskal mendizale ospetsu Juanito Oiarzabal lagun, baina bat-bateko osasun arazo batek eragotzi zion. Hala ere, gertakaria ez zen oztopo izan zeanuritarrak Hego Konoarekiko bere idilioa hasteko. Harrezkero, hamaika bidaia egin ditu munduko ...2024/03/01
Bi urtetan behin AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimena Irundik aterako da martxoaren 14an eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, Baionara iritsiko da. Lasterketak 2.700 kilometroko egingo ditu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena. Diasporako euskaldunek proposatu izan diote Korrikari programa ofizialeko ekitaldiren bat edo Korrikaren aurre-abiatze bat Diasporan gauzatzea, baina oraingoz ...2024/02/29
Zabaldu eta itxi. Di-da. Azken urteotan, 10-15 bat minutu baizik, eta gutxiago ere iraun du zabalik izena emateko epeak, tarte horretan ahitu baitira eskaintzen ziren ehundik gora lekuak. Arratsaldeko seietan epea zabaltzen denean (AEBetako PST Mendebaldeko orduan: Euskal Herrian larunbateko goizaldeko 3ak), berehala, azkar eta denbora batere galdu gabe behar da sartu eta bururatu izen-ematea. NABOn ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus