euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Afari handi batez ospatuko du La Platako Euzko Etxeak larunbatean bere 80. urteurrena: emozioa, aitorpena eta atxikimendua

2024/05/07

Asteburu honetan 80. Urteurrena ospatuko duen La Platako Euzko Etxearen egungo Zuzendaritza Batzorde berritua
Asteburu honetan 80. Urteurrena ospatuko duen La Platako Euzko Etxearen egungo Zuzendaritza Batzorde berritua

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Egun bereziak bizi ditu La Platako Euzko Etxeak. Duela bi hilabete pasexe bere instalazioetan jasan zuen sutetik errekuperatu ostean, egun hauek jarduera biziko uneak izaten ari dira. Duela egun gutxi berritu zuen Zuzendaritza Batzordea gogor dabil elkartearen 80 urteak ospatzeko hitzordua prestatzen. Izan ere, datorren larunbatean, maiatzaren 11an, Urteurreneko Afari handia egingo dute eta Etxeko dantza taldeek ikuskizuna eskainiko dute euren dantza dotoreetako batzuekin. Horretaz gain, Hiriko Udalbatzak, hemen “Honorable Concejo Deliberante” izenez ezagutzen denak, errekonozimendua eman berri dio Euzko Etxeari,hiriari egindako ekarpen baliotsuarengatik.

Emozioa, aitorpena eta atxikimendua La Platako euskal elkartea osatu zuten eta egun osatzen duten belaunaldi guztiei

Euzko Etxeko presidenteorde María de los Ángeles Berrueta-k bere ilusioa partekatzen du EuskalKultura.eus-ekin. «47 urterekin, eta dagoeneko biziarteko bazkide naizela, harro nago Euzko Etxeko kide izateaz, nire aitona-amonen herentzia, jaio bezain pronto ekarri baininduten. Harro, Euskal kulturaren hainbat alderdi ezberdin zabaltzen laguntzeaz La Platako hainbat gunetan, batez ere kirolaren inguruan egiten den lanaren bitartez. Esker oneki sentitzen naiz beti laguntzeko prest dauden dantzariekin, dantzari txiki, ertain, heldu eta zaharrekin, eta lana aurrera atera dadin elkarrekin, koordinatuta, ilusioz lan egiten duten Euskal Etxeko arlo guztietako kideekin. Horregatik, Zorionak handi-handi bat nire Euskal Etxe ederrari!", esan digu.

80. Urteurrena ospatzeko afaria, larunbatean, Euzko Etxeko Kiroldegian egingo da (14 kalean, 1243 zbkian, 57 eta 58 artean), 21etan hasitaeta dantzariak eta dantzari ohiak arduratuko dira bai afaria prestatzeaz zein mahaiak zerbitzatzeaz. Sarrera gisa, okela enpanadak jarriko dituzte. Plater nagusi gisa, bondiola eta patatak berdeorekin zerbitzatuko dituzte, eta postrerako, izozkia. Txartelek $ 10.000 balio dute, eta ez dute edaria barne hartzen. Lekuaren edukiera mugatua denez, txartelak zenbakitu egin dira. Erreserbatzeko, edo erosteko, azken eguna bihar da, maiatzaren 8 asteazkena, eta ez da txartelik salduko ekitaldiaren egunean.

La Plata Hiriko Udalbaltzak gorazarre


Ezkerretik eskuinera: Bety Aramayo, Javier Clúa lehendakaria, lehendakariorde María de los Ángeles Berrueta, Iñaki Aramayo, Juan Carlos Zubia eta Susana Aramburu, La Platako Udaleko “Honorable Concejo Deliberante” edo 'Hiriko Udalbatza"n

La Platako "Hiriko Udalbatza"n, joan den maiatzaren 3an, ostirala, burututako ekitaldian, Euzko Etxea omendu zuten, urte hauetan guztietan egindako ekarpenagatik. Bertan izan ziren EEko lehendakari Javier Clua, Maria de los Angeles Berrueta lehendakariordea eta Zuzendaritza Batzordeko kide Beatriz Aramayo, Iñaki Aramayo, Juan Carlos, Zubia eta Susana Aramburu. Udalbaltzako lehendakari Marcelo Gallandek eskuratu zizkion Javier Clúari herritarren esker ona Euzko Etxearen 80 urteak oroitzeko diploma.

Zuzendaritza Batzorde Berritua

Jjoan den igandean, maiatzaren 5ean, Urteko Ohiko Batzarra egin zuen Euzko Etxeak. Hona 2024-2025 eperako Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenen xehetasunak:

- Lehendakari: Javier Clúa
- Lehendakariorde: María de los Ángeles Berrueta
- Idazkari: Iñaki Azcarate
- Idazkariorde: Susana Aramburu
- Diruzain: Sergio Ochotorena
- Diruzainorde: Patricia Pulido

- Batzordekide titularrak: Federico Landa, Juan Carlos Zubia, Xabier Aramayo, Miren Torre, María Fernanda Astigarraga, Andoni Azcárate
​- Batzordekide ordezkoak: Micaela Trusso, Andoni Etcheverry, Manuela Vega, Mauricio Broquelaire, Marcelo Ochotorena, Hernando Orga

- Kontu ikuskatzaile titularrak: Cesar Etcheverry, Elena Bilbao
- Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Miguel Auzmendi, Carmen Jaramillo

- Ohore epaimahaiko kideak: Beatriz Aramayo, Juan José Umaran, Iñaki Aramayo Lazcano
​- Ohore epaimahaiko kide ordezkoa: Pedro Berrueta

Zorionak, La Platako Euzko Etxea, urte askoan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia