euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak abegia emango die 2024ko apirilaren 3tik 6ra 15. 'Mercomus' Mus Txapelketako partidei

2024/03/26

La Platako Euzko Etxeak bere 80 urteak ospatuko ditu eta, bere egitarauaren barruan, Mercomus 2024ko anfitrioia izango da.
La Platako Euzko Etxeak bere 80 urteak ospatuko ditu eta, bere egitarauaren barruan, Mercomus 2024ko anfitrioia izango da.

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Euzko Etxeak bere 80 urteak ospatzeko prestatutako programaren baitan, Mercomus Txapelketa antolatuko du bigarren aldiz. Mus norgehiagoka garrantzitsu honen hamabosgarren edizioa apirilaren 3tik 6ra egingo da hiriburu buenosairestarrean Txile, Uruguai, Argentina, Mexiko, Venezuela eta Peruko euskal elkarteetako 18 bikote partaide. Bikote argentinarrei dagokienez, euskal etxe hauetakoak izango dira:Buenos Airesko Laurak Bat, Cañuelaseko Denak Bat, Macachíneko Euzko Alkartasuna, Mar del Platako Denak Bat eta La Platako Euzko Etxea bera.

Txapelketa nagusiarekin batera paralelo bat jokatuko da, ostiralean eta larunbatean, aprilaren 5ean eta 6an, eta bertan Mercomus Txapelketako partaideen lagunek hartu ahal izango dute parte, tokiko bestelako muslariekin batera. Kanasta Txapelketa bat ere jokatuko da, eta bertan, La Platako Euzko Etxeko emakume eta kidekin batera, Txapelketa Paraleloan parte hartzen ez duten emakumeek parte hartu ahal izango dute.

Ekitaldiaren egitaraua

Asteazkenean, apirilaren 3an, harrera afaria eskainiko da Euzko Etxeko Lagun Artean Elkartean eta, biharamuneko goizeko 9etan, Mercomus Txapelketako partidri ekingo zaie. Saioak goiz eta arratsaldez jokatuko dira, eta, gauero, ikuskizun batez girotutako afariaz gozatuko dute parte-hartzaileek. Ostiral 5ean, Tango musika eta dantzaz, eta larunbat 6an, Euzko Etxeko Denak Bat dantza taldeak animatuko du Txapelketako partaide eta laguntzaileei prestatuko zaien jaia.

Mercomusen hurrengo hitzorduen egoitzak finkatuta daude dagoeneko. Datorren urtean, Mercomus 2025 Txapelketa Perun egingo da, eta 2026an, berriz, Txile izango da herrialde anfitrioia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia