euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosario: Zazpirak Bat-ek Trainerarekin antolatu du Aberri Eguna, eta kirol, jolas eta kultur saio mordoa eskaintzen du

2024/03/22

Zuzendaritza Batzordea berritua, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak jaien zikola antolatu du Trainerako Itziar Aguirreren eskutik Martxoa amaitzear da, eta Hego Konoko euskal etxeen egutegian data batzuk biziki nabarmentzen dira, ikasturte hasiera eta Aberri Eguna, besteak beste. Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Zuzendaritza Batzordea oraintsu berritu duenak, euskara ikastaroen hasiera iragarri du, bere egoitzan bertan emango dituen eskolak eta UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko Hizkuntza Sailean egingo direnak barne. Horrez gain, ...

Gehiago irakurri...


Corkeko Unibertsitateko Irakurletzak gonbidaturik txalaparta kontzertu eta tailerra eskaini ditu Esku-Txa Taldeak Irlandan

2024/03/21

Txalaparta tailerra Cork-en Euskal musika tradizionala edo euskal instrumentu tradizionalak ezagutzeko bi aukera paregabe izan dituzte Irlandako Cork hiriko musikazaleek eta publikoak oro har pasa den astean, martxoaren 12an eta 13an. Euskal Herritik iritsita, Ander Sanchez eta Josu Elvira txalapartariek osatzen duten Esku-Txa perkusio taldearen eskutik heldu zen Corkeko Unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua ...

Gehiago irakurri...


Hiru Errekak balantze positiboz hartu zuen parte 55. Gariaren Jaian; aurrera doa bere egoitza eraikitzeko proiektua

2024/03/21

Arrakasta handiz, Hiru Errekak bere dantza emanaldiarekin parte hartu zuen Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioaren hasierako gauean "Bost egun bizi-bizi izan ziren, asteazkenetik igandera, eta oso nekatuta amaitu genuen, baina oso pozik baita ere emaitzarekin". Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Hiru Erreka Euskal Etxeko lehendakari Myrian Hojbjerg Izurietak Tres Arroyos herri buenosairestarreko ospakizun herrikoi garrantzitsuena den Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioa. Martxoaren 6tik 10era egin ...

Gehiago irakurri...


Mundu osoan euskaldun eta euskaltzale andana Korrika txikiak antolatu eta bertatik lotzen: irudietako batzuk

2024/03/20

2024ko Korrika La Habanan (argazkia EE) Martxoaren 14an atera zen Korrika Irundik eta datorren igandean, 24an, iritsiko da helmugara, aurten Baiona, 2.700 kilometroko ibilbidea osatu ondoren Euskal Herri osoan barrena. Lerro hauek idazten ditugun bitartean bi urtean behin AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimen erraldoiak aurrera darrai bere olatu geldiezinean (ikus hemen zuzeneko irudiak). Beren aldetik, Korrika ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires: Euskaltzaleak elkarteak deituta, 14. Trikipoteo alai eta jendetsua eta harrera ikusgarria Korrika 2024ri

2024/03/20

Martxoaren 16an Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek deituta, itsasoz bi aldeetako ehundik gora lagun batu ziren 2024 Korrikarekin bat eginez Algorta, Altsasu, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Dima, Donostia, Errenteria, Gasteiz, Hernani, Labiano, Lasarte, Laudio, Markina, Zornotza, Zumaia, eta baita oroimenetik ihes egiten duen Iparraldeko herriren bat ere. Hauek eta Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuk ordezkaritza izan zuten joan den larunbatean, martxoaren 16an, Euskaltzaleak elkarteak Buenos Airesen deitutako Korrika ikusgarrian. ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Euskal Etxeentzako 2024ko diru-laguntza deialdiari

2024/03/19

Urkulluren gobernuak deitu, eta datorren hileko hauteskundeetatik aterako den Jaurlaritza berriak kudeatuko duen diru-laguntza deialdia da hau. Argazkian, Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean egin duen asteroko ohiko bilkuran Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako 2024ko diru-laguntza deialdiari. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen diren laguntza hauek 980.000 eurokoak izango dira aurten, iazko 947.420ak baino 3,44% gehiago.

Gehiago irakurri...


Partaidetza nabarmenez, Maipúko Anaitasunak arrakastatsu gauzatu du bere aurreneko Eskualdeko Mus Topaketa

2024/03/18

35 muslari bikote partaide jokatu zen martxoaren 2an Maipuko Anaitasunak antolatutako Lehenengo Mus Topaketa Erregionala Aspaldidanik da musa Maipuko Euskal Etxeak euskal kulturaren ondarea ezagutzera emateko antolatzen duen ekitaldietako bat. Anaitasunako muslariek Barne-Sailkatze Txapelketak antolatzen dituzte eta, urteetan zehar, euskal etxeetako txapelketa askotan parte hartu izan dute. Izan ere, Nestor Lazcano, Martin Elorriaga eta Roberto Mendiolaren eskutik, 1979, 1980 eta 1982 urteetan Argentinako ordezkari izan ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berrituta, 60tik gora emakume partaide ospatu du Villa Mariako Euzko Etxeak Emakumeen Eguneko festa

2024/03/15

Arrakastatsu eta festa giro ederrean, Villa Mariako Euzko Etxeak Emakumeen Eguneko afari tradizionala ospatu zuen martxoaren 8an, ostirala Euzko Etxearen goiko solairuko 'Euskal Herria' aretoa erreferentziazko leku da Villa Marian hamaika ekitaldi instituzional egiteko, baita bazkideen eta herriko jendeen beste hamaika ezkontza festa, urtebetetze eta bertako familientzat bestelako jarduera esanguratsuri ere abegia emateko. Hortxe, joan den ostiralean, martxoaren 8an, gauzatu ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna festa giroaz ospatzeko ...

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak Aberri Eguneko bertako hitzordura deitu du baita hiriko Korrikarekin bat egitera ere

2024/03/15

Caracaseko Korrika Ekialdeko Parkean egingo da aurten, "bertan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu baita aurten". Irudian, kimuaren landaketa eguna, euskal eta venezuelatar lagunak partaide Batera ospatuko ditu aurten ere Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeak Aberri Eguna eta bere urtebetetzea, 74garrena, Berpizkunde igandez, martxoaren 31an. Euskal elkartearen urteko bi festa nagusiak dira eta aurtengo nobedade zozketa berezi bat muntatu izana iragarri dute, sari bereziak izango dituena, hala nola bi pertsonarentzako bidaia Margarita uhartera, dena barne; bi pertsonarentzako bazkaria ...

Gehiago irakurri...


Aitor Alava grabatzen ari da Buenos Airesen, bere dantzak Txikito animazioaren euskal dantza klase bilaka daitezen

2024/03/14

Aitor Alavaren mugimenduak grabatzen Buenos Airesko Nafar Etxean, sensoreak irakurriz Txikitoren dantza eta higitzea bihurtzeko. Laukian, 'Txikito' Euskal dantza ikastaro online berri baten oinarri izango diren irudiak ari dira grabatzen egunotan Buenos Aireseko zenbait agertokitan Bilboko DT Creativos enpresako teknikariak. EuskalKultura.eus-i azaldu diotenez, kurtso birtualaren helburua ez da aurrez aurreko eskolak ordezkatzea baizik eta klaseen osagarri izatea eta irakaslerik ez duten euskal etxeen kasuan dantzara hurbiltzeko aukera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia