euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur da Gernikako 76. urteurrena, oroitzapena bizirik Argentinako eta munduko euskal etxeetan

2013/04/26

Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxearen ekitaldian parte hartzeko gonbitea
Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxearen ekitaldian parte hartzeko gonbitea

PUBLIZITATEA

Duela 76 urte herri bizkaitarrak jasotako erasoa gogoratuko ditu egunotan munduko euskal kolektibitateak mota askotako ekintzekin. Argentinan, esaterako, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak eta omenaldiak egingo dira, guztiak helburu berarekin: sarraskia salatu eta bakearen aldeko mezu bat aldarrikatzea. Hitzordu gehienak gaur bertan burutuko dira; beste batzuk, bihar, baina izan da gomuta-ekitaldiak aurreratu dituen euskal etxerik, Iparraldeko Euskal Etxea eta Gerora Elkartea, kasu. Gaurko eta biharko hitzorduetan parte hartu nahi dutenentzat, hona Arrecifes, Buenos Aires, Chascomus, Chivilcoy, La Plata, Parana, Rosario, eta Jose C. Paz-eko euskal etxeen egitarauak.

Buenos Aires, Argentina. Mota askotako proposamenak eskainiko dizkiete Argentinako euskal etxeek euren komunitateei Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko. EuskalKultura.com-en artikulu honetan, gaur eta bihar gauzatuko diren ekintzak:

GAUR

Arrecifeseko Mitre Plazan, arratsaldeko 3etan, Euskaldunak Denak Bat-eko lagunek deiturik: omenaldi bat haritzaren itzalpean. Bihar, gaueko 9:30etan: Bonbardaketari buruzko hitzaldi bat. Hizlariak, Victoria Abasolo eta Renzo Bustos etxeko kideak.

Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en, Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian, arratsaldeko 8etan: Egoitz Rodriguez Olea-ren  ‘Zerutik sua dator’ dokumentalaren proiekzioa. Filma bukatzean, topaketa: pintxo eta kazolak. Lekua erreserbatzeko, euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera.

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-en, Franklin eta Dorrego kaleetan, arratsaldeko 7etan: Egoitz Rodriguez Olea-ren  ‘Zerutik sua dator’ dokumentalaren proiekzioa.

Chivilcoyko Beti Aurrera-n, Palemón Huergo kaleko egoitzaren aurreko Gernika Plazan, arratsaldeko 6etan: hagak eta oroitzeko plakaren inaugurazioa.

La Platako Euzko Etxeak antolaturik, hiriko Islas Malvinas Kultur Gunean (19. eta 51. etorbideetan), arratsaldeko 7:30etan: Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren inaugurazioa.

Paranako Urrundik-en, España kaleko 430. zenbakian, arratsaldeko 8:30etan: Segundo Cazalis-en ‘Gernikaren seme-alabak’ dokumentalaren proiekzioa. Dokumentala Venezuelan egin zen, 1968. urtean. Filmaren aurkezpena Federico Borras-en ardurapean.

Rosarioko Zazpirak Bat-ek deiturik, hiriko Gernika Plazan, arratsaldeko 7etan: Gernikaren omenezko zeremonia.

BIHAR

Buenos Aireseko Laurak Bat-en, arratsaldeko 6:30etan, Belgrano 1144. zenbakiko egoitzan, Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan elkartuko dira etxekoak zeremonia bat egiteko. Aurreskua dantzatuko da eta ondoren, lore eskaintza egingo. Gero Bonbardaketari buruzko hitz batzuk zuzenduko zaizkie bildutako lagunei. Iluntzeko 8:30etan, Santiago Torres eta Ramon Valles-en ‘Gernika, gerraren pintura’ dokumentalaren proiekzioa burutuko da. Euskal etxetik jakinarazten dute zeremonia eta proiekzioaren artean erakundearen Ohiko Batzar Nagusia burutuko dela.

Buenos Aireseko Lizarraenean, iluntzeko 8:30etan, Mexiko kaleko euskal etxean, ‘Durangoko Bonbardaketa’ dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, Ekin Dantzari Taldearen dantza erakustaldia eta afaria. Segidan, erromeria antolatu da. Txartelaren prezioa $65. Erreserbak egiteko, eusketxe@gmail.com helbidean.

nullJose C. Pazeko Toki Eder-en, arratsaldeko 5etan, Egoitz Rodriguez Olea-ren  ‘Zerutik sua dator’ dokumentalaren proiekzioa. Igandean, 28an, goizeko 10etan, Gernikako Bonbardaketaren biktima eta euskal etxeko hildako kideen omenezko meza San Pedro Claver elizan.

HITZORDU GEHIAGO

Beste euskal etxe batzuek atzo egin zituzten zegozkien ekintzak. Buenos Aireseko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxean, esaterako, ‘Gernikako Bonbardaketaren urteurrena’  izeneko hitzaldia eman zuen Juan Carlos Ibarrolak. ‘Gernikako Bonbardaketa’ izenburuko bideoa ere eskaini zuten erakundeko Kultur Azpibatzordeko kideek.

Cordobako Gerora elkarteak hiriko ‘Casa de Pepino’ Kultur Etxean egin zuen atzo Bonbardaketaren 76. urtemuga. Bi orduko ekitaldi batean gertaerari buruzko azalpena, interbentzio artistikoa eta sarraskitik bizirik atera ziren testimonioak biltzen dituen bideo baten proiekzioa burutu zen.

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeari dagokionez, aipatzekoa da euskal erakundeak probintziako eskola guztiei helarazi ziela Gernika Gogoratuz Fundazioak egindako ‘Giza Aztarna: Gernikako Bonbardaketa’ dokumentala. 15 eskolatan proiektatuko da, bietan, gainera, euskal etxeko kideen partaidetzarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia