euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Gernikaren Bonbardaketa gogoratu zuten munduko euskal etxeek, erasoaren 78. urteurrenean

2015/04/29

Berlingo Euskal Etxeak lore eskaintza eta poesia irakurraldia egin zuen hiriko Guernica Platz-en (argazkia Berlin EE)

Gernikaren memoriak bizirik dirau euskaldunen artean, eta oso bereziki Diaspora euskal etxeetan, bonbardaketa gertatu eta 78 urte beranduago. Aurten ere, euskal elkarte askok gogoan hartu dute eguna eta ekitaldi bereziak egin dituzte, espainiar matxinatu faxisten laguntzaile ziren hegazki nazi eta italiarren erasoan hil zirenen oroigarri. Bakearen eta gerraren aurkako ikur bihurtu da Gernika, eta hori azpimarratu dute ekitaldiek Berlinen, Montevideon eta Sao Paulon, esaterako. Ikus leku horietako argazki galeria.


Ekitaldia Gernikako Bonbardaketa gogoan Probintziako Legealdiaren Patioan

2015/04/27


Euskal Etxeak dokumentala, gogoeta eta ekitaldia gauzatuko Gernikako Bonbardaketa gogoan

2015/04/26


Lore Eskaintza eta poema irakurketa Guernica Platz-en Gernikako Bonbardaketa gogoan

2015/04/26


Zazpirak Bat Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratuko du hiriko Gernika Plazan

2015/04/26


Gernikako Bonbardaketa oroituko du Eusko Kultur Etxeak Lizarraeneako bere egoitzan

2015/04/25


Pilar Sangroniz Shortsleeve, zientzilari forensea: "DNA eta hatz-markak topatzen saiatzen gara, baina ez gara poliziak"

2015/04/23

Utah-n jaiotako euskalduna, Pilar Sangroniz Shortsleeve kriminalista eta Utah-ko zientzilari forensea da, Zientzilari Burua Utah-ko Zerbitzu Forenseetan (argazkia PS-EuskalKultura.com)

CSIk eta antzeko telesailek berea bezalako ofizioak nabarmendu eta egiten duten ekarpena azaleratzeko balio izan dutela dio. Pilar Sangroniz Shortsleeve Utah-n jaiotako euskalduna da, lanbidez zientzilari forensea eta DNA eta hatz-markak topatu edota identifikatzea bere eguneroko laneko parte du. Besteak beste, gobernadoreak emandako Utah-ko Zientzia eta Teknologia Dominaren jabe da gure solaskidea; lanetik kanpo, txistularia da Utah-ko Triskalariak euskal dantza taldean, hainbat urtez dantza irakasle ere aritu ondoren.


Renoko CBSko Xabier Irujo historialaria Gernikako Bonbardaketari buruzko mintegian partaide

2015/03/07


Xabier Irujoren hitzaldia Gernikako Bonbardaketari buruz Liverpooleko Unibertsitatean

2015/02/10


Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak jaso du 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguneko saria

2014/12/03

Berlingo Euskal Etxeko kideak Brandenburgoko Ate ezagunaren aurrean Korrika 17 ospatzen (argazkia Berlin EE)

Euskararen Nazioarteko Eguna bikain hasi dute gaur Berlingo Euskal Etxean, elkarteak 2014ko ENE saria hartu duenaren berriarekin. Eusko Ikaskuntzan ematen du saria hau, munduko euskal elkarteen euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko lana aitortzeko. Diasporan zein Euskal Herrian euskararen aldeko ekitaldiak eta jarduerak barra barra hasiko da datozen orduetan. Ospatu eta gozatu!


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia