euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Zinea, bazkaria, dantza eta meza elebiduna eskainiz ospatu du Aberri Eguna Bahia Blancako Union Vascak

2014/05/09

Aberri Eguneko meza Bahia Blancan (argazkiaEE) Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak bat egin zuen Argentinako eta munduko beste hainbat euskal elkarterekin, Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurrena gogoratuz eta Aberri Eguna ospatuz, hurrenez hurren eta larunbat-igandez. Bonbardaketari dagokionez, laburmetraia bat eman zuen euskal etxeko Zine Zikloaren baitan Bizkaiko herrixkak jasotako erasoa oroitzeko. Aberri Eguna, berriz, elizkizun elebidun batekin ospatu zuten Buenos Aires probintzia hegoaldeko Bahia Blancako euskal kolektibitateko ordezkariek.

Argentinako EEetako Aberri Egunen oihartzunak jarraitzen du: Buenos Aires probintziatik Andeetaraino

2014/05/08

Barilocheko Mendiko Eusko Etxea Euskal Etxearen2014ko Aberri Eguna (argazkia Agustin A Sanchez) Azken asteburu hauetan Aberri Eguneko ospakizunak nagusitu dira munduko hainbat euskal elkartetan. Urtero bezala, Argentinako euskal etxeak ez dira jai honetatik kanpo geratu eta mota askotako ekintzak gauzatuz gogoratu dute. Informazioa gutxinaka gutxinaka ari da heltzen gure erredakziora eta jaso ahala ari gara ematen. Gaurko artikuluan Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en eta Lizarraenea-n, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea-n, Jose C. Pazeko Toki Eder-en, Mar del Platako Denak Bat-en eta Olavarriako Gure Etxe Maitea-n burututako ekitaldien laburpena eta baita Andeen magaleko Mendozako eta Barilocheko euskal etxeena ere.

Lore eskaintza eta meza Rosarion, Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoan

2014/05/06

Rosarioko Zazpirak Bat-eko txikiak Aberri Eguneko ospakizunean (argazkiaEE) Ekintza andana baten egoitza da aurten ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Esparru askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari euskal kultura ezagutarazi eta parte hartze zabala eta aktiboa bultzatzeko. Eta eguneroko aktibitateak martxan dituela, euskal egutegian gorriz dauden data bereziak ere gogoan dituzte rosariotarrek. Azken egunotan, ekitaldi bana egin dute Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 77. urtemuga gogoratzeko, biak Gernika Plazan, Parana ibaiaren ertzean, etxeko kide, dantzari eta hainbat herritar lagun.

‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaian bukatuko du igandean Toti Martinez de Lezeak Argentinarako bere bisita

2014/05/05

Toti Martinez de Lezea Egun gutxiko baina ekintzez betetako bidaia egingo du aste honetan Toti Martinez de Lezea idazle euskaldunak Argentinara. Helburua Atlantikoaren alde honetan bere lana era masiboagoa ezagutaraztea da eta hori dela eta Buenos Aireseko Liburu Azokan hartuko du parte. Hala ere, eta berak azaldu duen legez, “bidaia egiteko arrazoi nagusia da Argentinako euskal jatorrizko jendea ezagutu ahal izatea; haiekin elkartu nahi dut Euskal Herriari buruzko hainbat gauza kontatzeko”. Kari horretara, Buenos Aires eta La Platako euskal elkarteak bisitatu ondoren ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ festan ere izango da Martinez de Lezea.

Joseba Gotzonen bira argentinarra: gaur Rosarion eta astean zehar Santa Fe, San Nicolas eta Paranan arituko

2014/04/30

Birako kartela Joan den asteburuan Santa Feko Rosarion, bertako Zazpirak Bat euskal etxearen eskutik, hasi zuen Joseba Gotzon kantariak Argentinara egiten ari den bira berria, oraingoan Xoán Curiel kantari galegoa lagun. Gaur asteazkena berriz ere Rosarion, baina Centro Galegoan arituko da, eta astean zehar Santa Fen, San Nicolas de los Arroyosen eta Paranan.

20 aldeko boto eta 3 zurirekin, Hugo Andiazabal da FEVAko lehendakari berria 2014-2016 eperako

2014/04/28

Joan den apirilaren 26ko FEVAko hauteskundeetan hautatu diren agintari berriak (argazkia EuskalKultura.com) Ezusterik gabe, joan den larunbatean egindako hauteskundeen ondorioz, orain arte FEVAko diruzain eta Junin hiriko Arbola Bat Euskal Etxeko lehendakari zen Hugo Andiazabal hautatu dute Argentinako euskal etxeek FEVAko lehendakari berria. 20 aldeko eta 3 bozka txuriko emaitza berarekin, Javier Ederra idazkari eta Pedro Mauregui Larranda diruzain atera dira. Biltzarra bukatuta, Sara Pagola eta Asier Vallejorekin bildu ziren Laurak Bateko bilkurara. Euskal etxeetako kideen aurrean izan zuen agerraldian, diru laguntzei buruz, Gaztemunduz eta Memoria Historikoa berreskuratzeko programei buruz hitz egin zuen Vallejok.

Berlingo Euskal Etxeak Gernikaren 77. urteurrena gogoratu zuen: "Hau da bonbardaketa hasi zen lekua"

2014/04/28

Berlingo Euskal Etxeko kideak Gemeinschaftskrankenhaus Havelhöhen plazan bildu ziren (argazkiak BerlinEE) Berlingo Euskal Etxeak Ben Wagin artistaren arte-adierazpen batekin gogoratu zuen larunbatean Gernikako Bonbardaketa, erasoaren 77. urteurrenean. Elkarteko kideak eta lagunak alemaniar hiriko leku oso berezi batean bildu ziren: 1934 eta 1936 bitartean alemaniar aire armadako pilotoen trebakuntze gunea izan zen lekuan. Elkarteak aditzera eman duenez, bertan prestatu zituzten erasoa burutu zuten pilotoak, eta, Waginen esanetan "hau da Gernikako bonbardaketa hasi zen lekua". Artistak zuhaitz bat landatu zuen bertan bakearen alde eta indarkeriaren aurkako seinale gisa.

Berlingo Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketa gogoratuko du, erasoaren 77. urteurrenean

2014/04/26


Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo euskal erakundeek Aberri Eguna ospatzera gonbidatzen dute

2014/04/10

2013an Argentinan egin ziren Aberri Eguneko hainbat ospakizunen irudiak (argazkia EuskalKultura.com) Badator 2014ko Aberri Eguna eta munduko euskal etxe asko hasiak dira ospakizunak antolatzen. Argentinako erakundeek urtero bat egiten dute euskal hitzordu berezi honekin, baina Europan ez bezala askok ez dute Berpizkunde Igandean bertan ospatzen, aurreko edo ondorengo asteburuetan baizik. Aurtengo edizioari dagokionez, pasa den asteburuan hasi eta apiril eta maiatzean zehar segituko du euskal etxeetan. Datorren artikulu batean, Aberri Eguna munduko gainerako lekuetan; honakoan, Argentinako berri.

EuskalKultura.com-en 2014/03 zozketa: 237 partaide, sariak EHra, Argentina, AEB eta Alemaniara

2014/04/01

EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala Hamaika herrialdetako 237 pertsonak hartu dute parte 2014ko martxoan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal kultur produktu zozketan. Kasu honetan sariak hiru liburu, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hurrenez hurren --'Urruneko mendebalean artzain', 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area' eta 'Vascos en Buenos Aires'-- eta dokumental bat DVDn, 'Zerutik sua dator', izan dira. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herrira, Argentinara, Alemaniara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia