euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Nevada-Renoko Euskal Liburutegiak "Gernika: Voices after the Bombs" erakusketa zabalduko du

2017/04/26


Urrundik Euskal Etxeak ekitaldi batez oroituko du Gernikako Bonbardaketa: hitzak, dokumentala...

2017/04/26


Gernikako Bonbardaketa oroituz ekitaldia Guernica Plazan, gonbidatu eta agintariez

2017/04/26


Gernika eta Bonbardaketari buruzko erakusketaren estreinua Boiseko Euskal Museoan

2017/04/26


Bonbardaketaren 80. urteurrenean ‘Bat eta mila Gernika’ erakusketa inauguratuko du Rosario Hiriko Museoak

2017/04/24

‘Uno y mil Gernikas’ (‘Bat eta mila Gernika’) erakusketaren afixa (argazkia Yannis Behrakis/Reuters)

Zenbait ekitaldi Argentinako Rosarion Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta: bihar lore-eskaintza hiriko Gernika Plazan, etzi hitzaldia... Rosarioko Euskal Etxea antolatzaile. Ondotik, ordea, maiatzaren 7tik uztailaren 2ra Rosario Hiriko Museoak erakusketa antolatu du "Bat eta mila Gernika" izenpean gerrek populazio zibilarengan daukaten eragina mahaigaineratzeko, Gernikatik hasita gaurdaino, Gernikako Bakearen Museoko materiala eta baita ere Yannis Behrakis eta Harry Chun argazkilariek egungo errefuxiatuen egoera salatuz egindako argazki eta materialaz.


Diasporan Gernikako Arbolaren kimu bat eukitzea eta hazten ikustea "gure erroekiko lotura berezia da"

2017/04/24

San Frantziskoko Gernikako Arbola, Gure Euskal Etxearen kanpoaldean, bertso bat biltzen duen plakarekin eta euskal probintzien izenekin harrian eta karrokanpoa ondoan (argazkia EuskalKultura.com)

Hala uste dute munduko zenbait euskal etxetatik Aitziber Atxutegi kazetariarekin mintzatu diren euskaldunek. Tartean daude Estatu Batuetan, San Frantziskoko Euskal Etxeko Pierre Etcharren eta Philippe Acheritogaray, Argentinako Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeko Alejo Martin; eta Brasilgo Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxea, Casa Basco Brasileira. Lekukotasunak, Deia egunkariak argitara emaniko honako artikulura ekarri ditu.


"Eman ta zabal zazu", Gernikako Arbolaren kimuak mundu osoan zabaldurik

2017/04/24

Urkullu Auschwitzen Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen 2017ko apirilean (arg. Irekia)

"Eman ta zabal zazu" dio ereserkiak. Iparragirrek hitzok idatzi eta 165 urte geroago bere ondarea inoiz baino biziago dago. Gernikako Arbolaren kimuak munduan gero eta zabalduago daude. Joan den astean, Urkullu lehendakariak berak landatu zuen azkena Auschwitzen eta gaur bertan Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak Bakion landatu behar du beste bat. Azken 22 urteetan 66 ale landatu dira. Besteak beste Sydney, Nairobi, Erroma, Montevideo, Washington edo Sao Paulora atera da bakearen eta euskal askatasunen ikur den arbola. Aitziber Atxutegik Deian argitaratutako artikuluaren euskarapena.


Gernikako Bonbardaketaren 80. Urteurrenari buruzko hitzaldia Quilmesko Goyena Liburutegian

2017/04/22


Jarduerei berrekin eta Gernikako Bonbardaketa gogoratuko du 42. Paraleloko Eskualde Andetarreko Euskal Etxeak

2017/04/21

Picassoren Guernicaz eskualde honetako Sandra Perfecto artistak egindako bertsioa, Eusko Sustraiak Euskal Etxearen aurreko ekitaldi batean Puelo Aintzirako Kultura Etxean erakutsia

Zenbait urtez jarduerarik gabe eta badirudi 42. Paraleloko Eskualde Andetarreko Euskal Etxea prest dagoela berriz ere ekimenak garatzeko Rio Negro eta Chubut probintzia argentinarretako mugan, Patagonia sakonean. Ekimenetako arduradun Maria Elena Borras kontatuan jarri da EuskalKultura.com-ekin eta adierazi dio Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena kari, bihar bertan 'Zerurik sua dator' filma emango dutela El Bolson herrian, eta datorren astean El Hoyon, azken herri honetan ere euskara klaseak hastekotan.


"Gernika, Bonbardaketa" dokumentala ipini dute eskuragai Youtuben, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

2017/04/21

Datorren asteko asteazkenean Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena beteko dela eta, Youtube-ko Basque Doc kanalak Alberto Rojoren "Gernika, Bonbardaketa" dokumentala ipini du eskuragai, bere euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioetan, nahi duten norbanako eta elkarteek ikusi edo erabil deaten. Izan ere, dokumental egokia izan daiteke Bonbardaketaren karietara euskal etxeetan antolatzen ari diren gogoeta ekitaldietan eman eta komentatzeko.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia