euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Auschwitzen

2017/04/12

Auschwitz-eko Konzentrazio eta Suntsiketa Esparrua, Polonian (argazkia Cracovia.net)

Iñigo Urkullu lehendakaria buru, ordezkaritzak Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduiren partaidetza ere izango du eta datorren aste erdialdean iritsiko da Auschwitzera, Konzentrazio eta Suntsiketa gune izan zen Auschwitz-Birkenau inguruan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu eta Gernika eta Auschwitz bezalako bi ikonoen arteko harremana estutzearren, Gernikako eta beste euskal herri batzuen bonbaketen 80. urteurrena betetzen den urte honetan.


Gernikako bonbaketaren 80. urteurrena: Euskal haurrak Eskoziako Montrosera iritsi zirenekoa

2017/03/27

Eskoziako Montrosen egindako argazki honetan agertzen diren haur guztiak identifikatu nahi dira

Aste gutxi barru 80 urte beteko dira hegazkin nazi alemanek eta faxista italiarrek, Franco general espainiarraren zerbitzuan Gernika bonbardatu zutenetik. Haren ondorioz, besteak beste, milaka euskal haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten, euren gurasoek salbatu nahi izan baitzituzten eraso basatietatik. Honako artilulua, haur haietako multzo bat Eskoziako Montrose herrira iritsi zenekoa gogora ekarriz argitaratu du joan den astean Montrose Review kazetak.


Euskal 16 luzemetraia eta 9 film labur pantailaratuko dira apirilaren 2a bitartean Nantesko Zinemaldian

2017/03/23

Iratxe Fresnedaren "Irrintziaren Oihartzunak" iango da nantesen erakutsiko den filmetako bat

Euskal zineak presentzia zabala izango du Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 27. edizioan. Atzo hasi eta apirilaren 2ra, guztira Frantzian ikusigabeko 70 luzemetraia eta film labur erakutsiko dira, fikziozkoak zein dokumentalak. Horietatik 16 luzemetraia eta zortzi film labur zinemagile euskaldunek zuzendutakoak edo Euskal Herrian ekoiztutakoak dira; gehienak Fenêtre Basque sailean dira ematekoak, Etxepare Institutua eta Euskal Filmategia laguntzaile.


Arrecifesko Anamari Solanés Dominé euskal-argentinarra Gernika eta Diasporari buruzko dokumental baten lokarri

2017/03/14

Anamari bere amona Olgarekin, duela hamar hilabete zendua. Euskal historia eta sentimentuek bizirik diraute Diasporako euskaldunen artean

Aitaren zein amaren aldetik jaso du euskaltasuna, Arrecifesen, etxean. Cesar Solanés Aurtenechea eta Mariana Dominé Irigoyen-en alaba da, eta Gernikako bonbardaketa bizi izan zuen Josefa Echandia Magunacelayaren hereniloba. Josefak, bere alaba Olgari transmititu zion ahozko istorioa eta katea ez da eten. Orain, bonbardaketaren 80. urteurrenean, Anamari ETBko dokumental bateko protagonista izango da, Diaspora, Gernika, Picassoren lana... Datorren astean iritsiko dira kamerak Arrecifesera, gero berarekin Europara bidaiatzeko. Ez, ez, katea ez da eten.


Saltoko Euskaldunen Taldeak, Uruguain, Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa bat egin nahi du maiatzean

2017/02/22

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeko lagunek Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko ekintzekin hasiak dira

Bi helburu saiatuko da betetzen aurten Saltoko Euskal Etxea: Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa erregional bat egitea, Uruguai, Argentina, Brasil, Paraguai eta Txileko partaideekin; eta Harriague Upeltegia Kulturgunearen proiektua finkatzea. 2017ko euskara klaseak eta hitzaldien programa ere hasi ditu Euskal Etxeak, Leonat Egiazabalen eskutik. Honetaz guztiaz mintzatu zaio EuskalKultura.com-i bertako Saltoko Euskaldunen Taldea-ko lehendakari Luis Zaldua.


Euskal filmaren bat eman nahi duzu zure euskal etxean edo hiriko aretoan? Egin eskabidea Euskal Zine Ibiltariari!

2017/02/09

Euskal Zine Ibiltariaren sortzaile eta arduraduna den Carlos Gabilondo

Urteko egitarauan euskal zinea sartu nahi duten euskal etxeei dago zuzenduta eskaintza. Proiekzioarekin batera, filme bakoitzari buruzko informazioa eta emanaldiaren ondoko debatea sortzeko aukera ere proposatzen du proiektuaren arduradun Carlos Gabilondok. Aktibitatea musutruke da euskal etxeentzat eta gauden momentuan egonda, eskatzen den gauza bakarra lehenbailehen kontaktatzea da, datak eta izenburuak egoki zehaztu ahal izateko.


Hainbat euskal ekitaldi urtea bukatzeko hilabeteetan Montevideon: Agirre Lehendakariari omenaldia, hitzaldiak, Euskararen Eguna...

2016/12/15

Euskararen Egunean Gernikako Bonbardaketa oroitu zuten uruguaitarrek

Ekitaldi ugari egin dira azken hilabeteotan Montevideon, FIVUk eta bertako Euskaro, Euskal Erria eta Haize Hegoa euskal etxeek antolatuta. Batetik, Agirre Lehendakaria Europatik ihesi Uruguaira iritsi zeneko 75. urteurrena ospatu zen, urritik abendura luzatu diren jarduera, hitzaldi eta omenaldiekin. Bestetik, abendu hasieran, Montevideoko euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatu dute. Jarraian, ekitaldien berri eta argazki galeria.


Franck Dolosor-ek zuzenduriko "Le Bataillon Gernika" dokumentalaren emanaldia

2016/11/03


San Miguelgo Askatasunaren Bideak Gernikari buruzko gogoetaldi bat eragin du hiriko Institutuko ikasleen artean

2016/10/24

Gernikari buruzko gogoetaldia urriaren 15ean, goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara, egin zen, Ángel D´Elia Institutuko instalazioetan

Ángel D´Elia Institutuko Kultur Zuzendaritzak eskaturik, Gernikako bonbardaketari buruzko gogoetaldi bat antolatu zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko San Miguel herriko Askatasunaren Bidea euskal elkarteak, nerabe eta helduei begira. Tailer gisa eratutako ekitaldia bukatzean, gaiarekin lotura zuten artelanak sortu zituzten partaideek.


Festa asteburua Chascomusen, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen 25. urteurrena ospatzeko

2016/09/08

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen urteurren jaira joateko sarrerak

Aktibitate ugari egin ditu urte hasieratik Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere 25. urtebetetzea ospatzeko. Asteburu honetan, ordea, urteko ospakizun nagusia dator: irailaren 10 eta 11erako asteburu osoko programa antolatu du instituzioak, eta hiriko euskal kolektibitatea ez ezik, hainbat euskal etxetako dantzariak ere espero dituzte chascomustarrek efemeridea lagunez inguratuta ospatzeko.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia