euskal diaspora eta kultura
2016/06/09
Cirbie Sangroniz, 31 urte, Estatu Batuetako euskalduna da, Salt Lake City-n jaioa eta bertako Utah-ko Triskalariak euskal dantza taldeko zuzendaria. Duela pare bat aste erabat ezusten harrapatu zuen bere neskalagun Amanda, emanaldi batean oholtzara igoarazi eta ohorezko aurreskua dantzatu zionean, taldearen eta publikoaren aurrean, segidan berarekin ezkontzea eskatuz.
2016/06/07
Koldo Ordozgoitiren liburuak Groix pailebotean 43 errefuxiatuk bizi izan zuten odisea kontatzen du. 1940ko ekainaren 12an itsasoratu ziren Bordeletik Buenos Aireseko bidean, Frantzia nazien esku erori bezperatan. Hamabost eguneko bidaia izan behar zuena zazpi hilabete luze iraun zuen abentura bilakatu zen. Liburua Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeak eman du argitara eta bihar aurkeztuko da Tolosako (Gipuzkoa) Udaletxeko Bilkura Areto Nagusian.
2016/06/07
Pozik agertu dira "Agirre in Berlin" jardunaldietako antolatzaileak ekitaldion emaitzarekin. Etxepareko Mari Jose Olaziregiren esanetan, "The legacy of Lehendakari Agirre's Government" mintegiak Agirre buruzko ikerketa akademikoak sustatzen eta zabaltzen lagundu du. Bestalde, Berlingo Euskal Etxeak azpimarratu egin du jardunaldiek Alemaniako zein Euskal Herriko komunikabideetan izan duten oihartzuna. Jarraian, argazki galeria.
2016/06/02
2016/05/19
Buru-belarri ibili dira Berlingo Euskal Etxeko kideak datorren ekainaren hasieran egingo diren "Agirre in Berlin" jardunaldiak prestatzen. Egitaraua zabala da, eta Agirre lehendakaria Berlinen izan zeneko urteurrena aitzaki hartuta, euskaldunen eta alemaniarren historia errotik aldatu zituen gerra garaia ekarriko dute gogora, euskaldunak errefuxiatu izan zireneko garaia. EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeko Ainhoa Añorga eta Unai Lauzirikarekin hitz egin du ekitaldioi buruz.
2016/05/11
Berlingo Euskal Etxeko lagunek ongi partekatu digutenez, 79. urteurren honetan ere euskaldun eta alemaniar multzo batek ez zuen Gernikako Bonbardaketaren data alferrik pasatzen utzi nahi izan eta hiriko Guernica Platzen bildu zen, lore eskaintza bat egin eta zuzeneko musika eta poema irakurketa batez gogora ekartzeko euskal hiri horretan 1937ko apirilaren 26an Franco faxista antieuskaldunaren aliatu ziren indar hegazkin nazi eta italiarrek eginiko sarraskia.
2016/05/10
FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa babesle, eta uruguaiar hiriburuko Haize Hegoa eta Centro Euskaro Euskal Etxeek antolaturik, ‘Gure Arropa-Nuestra Ropa’ jantzien bilduma iritsi zen Montevideoa eta bertan egon da ikusgai estreineko aldiz. Erakustaldia bukatuta, Gernikako Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoan hartuta elkarretaratzea egin zuten montevideotarrek hiriko Gernika Plazan.
2016/05/04
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek erakundearen 25. urtemuga ospatuko dute aurten eta mota askotako ekintzak biltzen dituen egitarau bat ari dira osatzen behar bezala ospatzeko. Festaren publizitatea egiteko, irudi berezi bat nahi dute chascomustarrek eta hori dela eta Euskal Etxearen 25. Urteurren logo lehiaketan parte hartzeko deialdia ere plazaratu dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 10ean bukatuko da.
2016/05/03
Apirilaren 26n izan da urteurrena eta egun horretan hasiz, hamaika ekintza egin dira joan den astean Argentinako euskal erakundeetan herri bizkaitarrak jasotako bonbardaketaren gomutan. Urtero legez, era askotako ekimenekin adierazi zuen diaspora euskal argentinarrak Gernikako biktimekiko bere elkartasuna. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, zeremonia eta ekimen horietako batzuen argazki galeria.
2016/05/03
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus