euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketaren 80. urteurrena: Gogoetarako Euskal Katedra Askea antolatzaile, UNLPko Hari Laukoteak ‘Guernica’ suitea eskaini du (bideoa)

2017/09/19

‘Gernika: iruditik soinura’ La Platako Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean
‘Gernika: iruditik soinura’ La Platako Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean

PUBLIZITATEA

Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtearen baitan,‘Gernika: iruditik soinura’ jarduera antolatu dute La Platako Unibertsitateko (UNLP) Gogoetarako Euskal Katedra Askeak eta hiriko Euzko Etxea elkarteak. Hiru zatitan banatua, Picassoren koadroa hartzen du ardatz musika-lanak. Eskainitako programan, pinturari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen lehenik Jose Saldias adituak eta bere musika pieza aurkeztu zuen ‘Guernica’ suitearen egilea den Maximo Pujol maisuak, Unibertsitateko Hari Laukoteak suitea jo aurretik.

La Plata, Argentina. Judith Martirena irakaslea zuzendari duen Euskal Katedra Askeak ezohiko ekintza burutu zuen irailaren 14an La Plata hiriko Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean. Hiriko Euzko Etxea elkartea babesle eta Ignacio Esquirozen ekoizpenarekin, ‘Gernika: iruditik soinura’ ekitaldiaren baitan Jose Saldias museologoak historian zeharko genozidioen izugarrikeria salatzen duten lan artistikoak aztertu zituen. Sarrera horren ostean, Picassoren ‘Guernica’ko osagai ikonografikoei buruz mintzatu zen.

Bigarren atalean, Maximo Pujol musikagileak gitarra eta hari laukoteentzako Guernica bere suitea aurkeztu zuen. Honako zatiek osatzen dute koadroan inspiratutako pieza den hau: I. Mujeres (Emakumeak), II. El ave (Hegaztia), III. El guerrero (Gudaria), IV. El caballo y el toro (Zaldia eta zezena), V. Mujer con niño muerto (Emakumea hildako umearekin),  VI. Epílogo (o la resistencia) (Epilogoa, edo erresistentzia).

Antolatzaileek gonbidaturik La Platako Unibertsitateko Hari Laukotek jo zuen suitea. Nicolas Favero Urbiztondo (1. biolina), Fernando Favero (2. biolina), Roberto Regio (biola) eta Siro Bellisomi (biolontxeloa) musikariekin batera Marcelino Echeverria gitarra jotzailea ere aritu zen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia