euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzeu.com, irakurleek sartutako eta eguneratutako edukiekin egiten den euskarazko web albistaria

2009/10/07

www.zuzeu.com albistariaren azala
www.zuzeu.com albistariaren azala

PUBLIZITATEA

Zuzeu.com irakurleek egiten eta etengabe berritzen duten euskarazko albistari digitala da. Gaztea adinez zein planteamenduz, edozein aldizkari digitalak dituen atalez gain, sekzioka antolatuta dago, erabiltzaileek edozein gaiez idatzi ahal izan dezaten. Bi erredakzio birtual dauzka barnean lanean: 'Begiraleak', kazetari eta idazleak partaide, eta 'Zuzeulariak', erabiltzaileek osatutako taldea.

Donostia, Gipuzkoa. Izenak adierazten duen bezala, Zu Zeu irakurleari protagonismoa eta aktibotasuna ematen dion euskarazko webgunea bat da, irakurlea komunikatzaile eta edukigile bihurtzen duena, bere eskura utziz albistari digitalaren funtsa eta edukia. Zuzeu.com orriaren helburua ‘Euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat' sortzea da.

Albistari den heinean albistarien ohiko atalak eskaintzen ditu, hala nola kultura, ekonomia eta kirol arloko berriak, esaterako, eta baita beste sekzio berezi batzuk ere, non idazle/irakurleak nahi duen guztia sor eta sar dezakeen. Horrela, Han Hemenka atalean, begiraleek zein zuzeulariek han-hemenka topatu dituzten eduki interesgarrien bilduma aurki daiteke; Zeure Kasa-n, gogoeta, inspirazioak... blog baten moduan; Etxetik Urrun-en, Euskal Herritik kanpo daudenek idazten dute eta Xaia-n artxibo astunak gorde eta jaitsi daitezke. Argazkia eta bideoak ere igo eta jaitsi daitezke.

Parte hartzea oso erraza da

Oso erraza da irakurleek elikatutako webgune honetan parte hartzea. Aski da behin profil bat eratzea eta edozein gairi buruz idatz daiteke. Edukiak moderatuta daude eta posta elektroniko bidez egiaztatzen da testu eta mezuen bidaltzailea interesatuak dioena dela.

'Zuzeulari' bihurtu nahi baduzu eta zeure emaitza ere bilakatu, aski duzu www.zuzeu.com-ra jotzea

.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia