euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elhuyar Fundazioaren BasqueResearch webguneak azala eta mamia eraberritu ditu bere eskaintza hobetzeko

2007/07/31

BasqueResearch web gunearen irudia
BasqueResearch web gunearen irudia

PUBLIZITATEA

Basque Research webgunea Euskal Herriko zein kanpoko komunitate zientifikoari, ikertzaileei eta orohar publiko interesatuari zuzenduriko ataria da eta bertan ikerkuntza eta berrikuntza arloko ekimen eta aurkikuntzei buruzko informazioa argitaratzen da. Bost urtetako ibilbidean arlo honetako berri iturri bezala bere lekua lortu du webguneak eta orain diseinu eta edukin aldetik eraberritua datorkigu, beti ere eskaintzen duen zerbitzua hobetu eta erabiltzaileen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin.
Duela bost urte, Basque Research webgunea sortu zuen Elhuyar Fundazioak, Euskal Herriko ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren erakusleiho izateko helburuarekin. Bide horretan aurrera egiteko, dagoeneko diseinu berria eta atal berriak estreinatu ditu Basqueresearch.com webguneak. Webgunearen atal nagusiak Berriak, Agenda, Elkarrizketak, I+G+B direktorioa, Web gune interesgarrien zerrenda, Tesi Saria, Nazioarteko sarea eta Estatistikak dira, besteak beste.

Arduradunek adierazi dutenez, diseinu-aldaketa hiru beharrek eragin dute, nagusiki: Basque Researchen itxura eta edukiak eguneratzea, batetik; irisgarritasunaren beharrei erantzutea, bestetik; eta, Web 2.0ren bidetik, erabiltzaileei parte hartzeko aukera eskaintzea, azkenik. Horretarako, atal berriak sortu, elementu grafikoak indartu, menuen antolamendua aldatu eta edukiak informazio osagarriz hornitu dira (irudiak, bideoak, audioak, dokumentuak).

Basque Research-ek izango dituen atal berrien artean, elkarrizketen atala nabarmendu behar da. Atal horretan, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariko elkarrizketak argitaratuko dira hilero hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), argazki eta guzti. Horretaz gain, Berriak atalean iruzkinak bidaltzeko aukera izango dute erabiltzaile guztiek; hala, haien parte-hartzea bultzatuko da eta argitaratutako berrien inguruan duten iritzia jaso ahal izango da.


Lotura interesgarriak

Basque Research
www.basqueresearch.com

Elhuyar Fundazioa
www.elhuyar.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia