euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora euskal eskoletako ikasketa gaien artean izango da, irailean abian jarriko den curriculum berrian

2007/07/31

Euskal gazte taldea, Ameriketara artzain joan aurretik (argazkia Paroles des Bergers)
Euskal gazte taldea, Ameriketara artzain joan aurretik (argazkia Paroles des Bergers)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Euskal Curriculum berria prestatzen aritu da azken hilabeteetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Euskal Herriko ikastoletako haurrek 2007-2008 ikasturtean ikasiko dituzten gaiak bilduz. Aurten lehenengo aldiz euskal Diaspora eta emigrazioaren esperientzia curriculum horren parte izango dira. Iraila hasieran eduki berri hau eta beste asko irakasteko material lagungarria bilduko duen web gunea jarriko du abian Hezkuntza sailak.
Euskal emigrazioaren esperientzia eta euskal Diaspora edo zortzigarren herrialdearen errealitatea Autonomi Erkidegoko eta Euskal Herriko ikastoletan irakatsiko den curriculumaren parte izango dira aurten. Kanpoko euskal gizataldeen historia eta esperientzia lehendabizikoz izango dira euskal gazteek ikasiko dituzten edukinen parte, beraz. Diasporak aspalditik azaldu zuen aldarrikapenari erantzuna ematen zaio horrela, askotan eskatu baitute Euskal Herritik kanpoko euskaldunek euskal gizarte eta kulturan presentzia handiagoa. Lojikoa denez, hezkuntza da integrazio prozesu honen behar-beharrrezko pausuetako bat.

Dagoeneko erabakita dago zeintzuk izango diren Euskal Curriculumaren parte izango diren edukinak eta une honetan irakasle eta eskola ikastolentzako gai horien inguruko material osagarria ari dira prestatzen Hezkuntza saileko teknikariak. 'Diaspora Giza Zientzien ikasgaiaren eduki bezala agertzen da', aurreratu dio BasqueHeritage.com-i Javier Granjak, Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaritzako teknikariak. 'Ez da iraskagai izango, baizik eta irakasgai baten barruko edukina. Baina curriculumak gai bakoitzean landu behar diren alderdi eta edukinak aipatzen ditu eta gero ikastetxe bakoitzaren esku dago edukin horiei ze tratamendu edo garrantzia eman'.

Curriculuma datorren irailean, ikasturtearen hasierarekin batera jarriko dute abian. Bitartean Hezkuntza Saileko teknikariak, Berritzegune izeneko taldeen bidez, irakasleentzako lagungarria izango den material osagarria ari dira prestatzen. Material guzti hauek irailaren 3an izango ditutze irakasleek eskuragarri, Jaurlaritzak abian jarriko duen web gune baten bidez.


Lotura interesgarriak

Hezkuntza Saila
Eusko Jaurlaritza

'Geuk geurea, Euskal Curriculuma!'
www.erabili.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia