euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzenean segitu nahi duzu online Bernardo Atxagak gaur Mexikotik emango duen hitzaldia? 'Zergatik maitatu hizkuntza bat?'

2022/10/28

Seguru gogoeta eta lekukotasun interesgarriak emango dituela gaur Bernardo Atxagak Gualajaratik ekainiko duen hitzaldian
Seguru gogoeta eta lekukotasun interesgarriak emango dituela gaur Bernardo Atxagak Gualajaratik ekainiko duen hitzaldian

PUBLIZITATEA

Guadalajara, Mexiko. Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia emango du gaur Guadalajaran, Mexikon, eta online segitu ahal izango da. Izenburua, 'Por qué amar una lengua, zergatik maitatu hizkuntza bat. 'Guadalajara Liburuaren Munduko Hiriburua' programaren eta Jesuiten Guadalajarako Unibertsitatea den ITESOren 'Kulturaren Unibertsitate Jaialdia'ren barruan egingo da. Zuzenean emango dute Youtubez, Mexikoko goizeko 11:00etan; Kaliforniako goizeko 9:00etan; Caracaseko eguerdian; Argentinako 13:00etan; Euskal Herriko 18:00etan.


Zeure etxetik egin dezakezu bat eta segi zuzenean Youtubez Bernardo Atxagaren gaurko hitzaldia

Hauek dira antolatzaileek hitzaldia aurkeztuz zabaldutako lerroak: Kulturaren Unibertsitate Jaialdiaren 20. edizio honetan Bernardo Atxaga euskal idazle ospetsuarekin hitz egiteko ohorea izango dugu. Euskara oso jende gutxiren artean hitz egiten da munduan eta, hala ere, grina eta borroka handienak pizten ditu. Zer dago hainbeste indar duen hizkuntza batean? Zerk egiten du jende talde bat hain eurak sentitzea partekatzen duten hizkuntzatik abiatuta? Zerk egiten du hizkuntza bat milioika jendek hitz egiten dugula ahaztea maita dezakegula?

Galdera horiek eta beste batzuk hizpide harturik izango da elkarrizketa, besteak beste poesia, eleberria, ipuina eta saiakera landu dituen idazle oparo honekin. Topaketak, gainera, berarekin hitz egiteko aukera emango du idazletzari buruz, eta irakurle gisa daukan esperientzia handiari buruz; gatazka sozialei buruzko bere narrazio luze eta kritikoez; bereziki, arimak afektuen eta jarrera politikoen artean banatzen dituzuten gatazkez. Egilearentzako galderak, YouTube/PculturalITESO kanalaren bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia