euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator Euskaraldiaren 3. edizioa, baita Diasporan ere: "Ahobizi" edo "Belarriprest" izango zara aurten?

2022/10/28

Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera dago ariguneetan
Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera dago ariguneetan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Euskaraldia euskararen erabilera areagotzea helburu duen ekimena da. Euskaldunak izanik, inertziari edo laguntzen ez duen giroari aurre egin behar diotenen artean; eta baita ere euskara ulertuta mintzatzera ausartzen ez direnen edo apenas hitz batzuk jakinda euren ahalegin edo aldeko jarrerarekin parte hartu nahi dutenen artean. Proposamena ariketa sozial bat da, euskara ulertzen duten hiztunen artekoa, hizkuntza ohiturak aldatzeko, gizartearen gune guztietara zabaldua, eta denborari dagokionez epe jakin baterako planteatua. Aurten azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan amaituz. Euskal Herrian zein bere diasporan.

Parte hartzeko rol bat aukeratu behar da: “Ahobizi” edo “Belarriprest”. Ahobizik euskara ulertzen dutenekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko du, printzipioz ariketak irauten duen bitartean. Belarriprest hautatzen dutenek, beti euskaraz erantzun ezin badute ere, euskaraz hitz egiten dutenek eurei euskaraz zuzentzea eskatzen dute. Euskaraldiaren antolatzaileek gogorarazten dute, rola aukeratzerakoan, gakoa jokaeran dagoela, ez gaitasunean. Izena emateko, munduko edozein lekutatik, egin klik hemen. Zure euskal etxeko euskara taldeetan ere galdegin dezakezu, edo zeuk haiek Euskaraldiaz ohartarazi.

Euskal Herrian, mota guztietako elkarte eta taldeek (erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultura eta kirol elkarteek,...) parte har dezakete “ariguneak” —euskararen erabilera uneoro bermatuko duten guneak— sortuz. Diasporan, baita euskal etxeek ere [zergatik ez zeurean edo zeure euskara taldean proposatu?]. Laguntzaile diren EHko erakundeen artean aipa daitezke Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa eta EHko Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza edota Euskaltzaleen Topagunea. Euskaraldiaren lehenengo edizioa 2018an egin zen, eta bigarrena 2020an. Ondoko bideoan, “Hitzez ekiteko garaia” lelopean, aurtengoan parte hartzeko gonbitea.



Komentarioak

  • Euskaraldia

    Lehenengo aldiz apuntatu naiz, eskerrik asko aukeragatik

    Imanol (Donostia-San Sebastián), 2022/11/09 00:11

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia