euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jarduera berriak Mendozako Denak Bat Euskal Etxean: 'Gure Kanta' Abesbatza eta Lukainka tailerra

2022/10/29

"Lukainka eta lukainka berri" tailerraren irudi promozionala
"Lukainka eta lukainka berri" tailerraren irudi promozionala

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Datorren larunbatean, azaroak 5, Mendozako Denak Batek arbasoen txerri estekiei buruzko tailer teoriko-praktikoa eskeiniko du "Lukainka eta Lukainka berria" izenpean. Jarduerak lau orduko iraupena izango du eta munduko txistorraren familiako ekoizpenen zale eta euskal etxeko lagun handia den Diego Cornejok gidatuko du. Tailerraren ostean, parte hartutakoak bazkari batera bilduko dira, beraiek egindako lukainka dastatu eta honela topaketa berezi honi bukaera ezin egokiagoa ematearren.

Urte hasieratik hasi zen Euskal Etxea pandemia aurreko bere ohiko dinamika berreskuratzen. Jarduera tradizionalei berrekin die, hala nola euskara klaseei, “Zinema eta pintxoak” hileroko zikloari, muslarien asteroko bilerei, Euskal Herritik bisita ugari jaso ditu eta, gainera, dagoeneko bere fruituak erakusten hasia den musika arloko proiektu berri batekin animatu da.


“Gure Kanta” abesbatza bere aurkezpenean Mendoza hiriko Plaza Teatroan 

Sortu berri duten “Gure Kanta” abesbatzaren aurkezpen ofizialeko emanaldia pozgarria izan zen oso Mendozako Denak Bat euskal etxeko kideentzat. Taldeak urriaren 20an, Godoy Cruzeko Plaza Teatroan "Marita Iervolino" topaketan hartu zuen parte, lau hilabete eskaseko lanaren ostean. Adrián Darío Rodríguez maisuaren zuzendaritzapean, euskarazko eta gaztelaniazko kantak abestu zituzten, gizatalde euskal-mendozatarrari harrotasuna eta emozioa eraginez. Zorionak, Mendoza!

Mendozako Denak Batekin harremanetan jartzeko: 
Facebook: CentroVascoMendoza
IG: centrovascomendoza
Eta lukainka Tailerrean apuntatzeko, hona telefono zenbakia: 54-9261 6598550



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia