euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Argentina Buru Batzarrak, Felipe Eiheragibel lehendakari

2012/12/26

Felipe Osvaldo Eiheragibel rosariotarra berriro hautatu dute Argentina Buru Batzarreko lehendakari. Argazkian, Eiheragibel, arxtiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Felipe Osvaldo Eiheragibel rosariotarra berriro hautatu dute Argentina Buru Batzarreko lehendakari. Argazkian, Eiheragibel, arxtiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Alderdi jeltzaleak Argentinan daukan aberriz kanpoko Batzordeak ohar batean jakin arazi digunez, Argentina Buru Batzarrak egin berria duen urteroko ohiko bilerak araudiak markatzen duen ohiko kargu berrikuntza egin du, Felipe Eiheragibel rosariotarra lehendakari. Eguberri eta Urte Berri Ona opatu ondoren, jeltzale argentinarrek euren atsegina adierazten dute Iñigo Urkullu lehendakari berria hautetsi izanarekin eta "ebatsi ziguten Jaurlaritza berreskuratu izanagatik".

Rosario, Argentina. "Gabon zoriontsuak eta urte berri on" agiantzak bidali ostean, aurten bete berriak dituen ehun urteekin EAJ barruko aberriz kanpoko batzordeetan zaharrena den Argentina Buru Batzarrak abenduaren 8an egin zuen urteroko ohiko biltzarraren berri ematen du, bertan egindako hauteskundeen ondotik honela osatuta geratu delarik alderdiko zuzendaritza Argentinan:

-Lehendakari: Felipe Eiheragibel
-Idazkari: Fernando Lizarbe
-Diruzain: Cristina Arregi

-Biltzarreko presidente: Itziar Gamboa
-Biltzarreko idazkari: Julio Baqueriza

KONTU EPAIMAHAIA

-Jon Kepa Erquiaga
-Roberto Azagra

OHORE EPAIMAHAIA

-Lore Markiegi
-Juan Gonzalez
-Javier Mendiguren
-Jose Maria Echaide
-Isidro Legarreta
-Xabier Olaizola

-Ordezkaria Euzkadin: Juan Mari Atutxa
-Ordezkari ordezkoa Euzkadin: Josu Legarreta

-ikus bloga hemen: www.eaj-pnv-argentina.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia