euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Eusko Alderdi Jeltzalearen lurraldez kanpoko batzarrak bloga plazaratu du

2009/05/06

Argentinako Eusko Alderdi Jeltzaleko bloga
Argentinako Eusko Alderdi Jeltzaleko bloga

PUBLIZITATEA

Argentinako Eusko Alderdi Jeltzaleak bloga estreinatu du. Alderdiari dagozkion informazio eta iruzkinak dira bertako elikagai behinena. Blogaren lehenengo sarrera, EAJ-PNVren mendeurrenaren aldarrikapena da, bigarrenak Sabino Aranaren biografia azaltzen du, hirugarrenak 2009ko Aberri Eguneko agiria biltzen, 'Euskadi gure aberri bakarra' izenpean, laugarrenak alderdiaren historia argentinarra aipatzen du (1911), eta ondokoek Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak, Gernikako bonbardaketaren 72. urteurrena eta, azkenak, Iñaki Aguirre, orain arte Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusia izan denaren despedida. Albo batean, Argentina Buru Batzarreko kide direnen izenak ere jasotzen ditu.

Buenos Aires, Argentina. Amaitu berria den apirilean hasi zuen Argentinako Eusko Alderdi Jeltzaleak bere bloga, http://eaj-pnv-argentina.blogspot.com helbidean. Interneten zabaldu duen lehio berri honekin, Argentinan lehenago Eusko Alkartasunako kideek eta Ezker Abertzalekoek zabaldutakoen mundua aberasten du.

[Munduan, Euskal Herritik kanpo, Argentinan, Bartzelonan, Txilen, Madrilen, Mexikon, Uruguaien eta Venezuelan dauzka Eusko Alderdi Jeltzaleak 'lurraldez kanpoko' buru batzarrak. www.eaj-pnv.eu da alderdi jeltzalearen webgune nagusia]

Argentinan zabaldu berri duen webguneari dagokionean, hizkuntza alorrean, gaztelania huts-hutsean dago. Webguneak, bestalde, Argentina Buru Batzarreko kideen izenak biltzen ditu. Hona Argentinako EAJ-PNVren egitura buruzagia, bertatik jasoa:

ARGENTINA BURU BATZARRA

-Lehendakaria: Xabier Olaizola
-Lehendakariordea:
-Idazkaria: Juan Alberto Sosa
-Diruzaina: Fernando Lizarbe

Batzordekideak Buenos Aires eskualdetik
-titularra: Gaizka Ormaetxea
-ordezkoa: Agustin Asencio

Batzordekideak Rosario eskualdetik
-titularra: Cristina Arregui
-ordezkoa: Nelida Apesteguia

Batzordekideak Mar del Plata eskualdetik
-titularra: Jose Martin Azarloza
-ordezkoa: Roberto Lopez de Armentia

Batzordekideak Bahia Blanca eskualdetik
-titularra: Alberto Ignacio Philip
-ordezkoa: Mikel Irazusta

Batzokietako batzordekidea
-titularra: Enrique Leranoz
-ordezkoa: Hector Elgorriaga

ABERRI BATZARRA - MESA ASAMBLEA

-Lehendakaria: Julio Baqueriza
-Lehendakariordea: Jon Uriarte
-Idazkaria: Juan Gonzalez

KONTU EPAIMAHAIA

-Jon Kepa Erquiaga
-Roberto Azagra
-Julio Elichiribehety

OHOREZKO EPAIMAHAIA

-Jose Mari Echeverria
-Bernardo Gabosi
-Javier Mendiguren
-Jose Maria Echaide
-Isidro Legarreta

Ordezkaria Euskadin
-Juan Mari Atutxa

Ahalduna
-Josu Legarreta

LOTURA INTERESGARRIAK

Argentinako Eusko Alderdi Jeltzalea
http://eaj-pnv-argentina.blogspot.com

Lurraldez kanpoko batzarrak EAJren baitan
Eusko Alderdi Jeltzalearen webgune nagusiaren baitan

Argentinako Eusko Alkartasuna
http://eaargentina.blogspot.com

'Akelarre' blog argentinarra, hau ere EAri lotua
http://akelarreconcordia.blogspot.com

Berriak Egunkaria, Pampatik, Argentinan
http://berriakegunkaria.blogspot.com

[ez dugu beste euskal pentsaera politikoren blogik ezagutzen Argentinan. Zuk ezagutzen baduzu, esaiguzu mesedez]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia