euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Argentinar Errepublikako Alkartetxe Federala' batu da Chascomúsen Gogoeta Politiko Jardunaldietan: emaitzak

2008/08/20

Chascomuseko bileran parte hartutakoen ikuspegia
Chascomuseko bileran parte hartutakoen ikuspegia

PUBLIZITATEA

Eusko Alkartasunaren adar argentinarra abuztuko lehenengo asteburuan bildu da Buenos Aires probintziako Chascomús herrian. César Arrondo EA-Argentinako presidentea buru, bildutakoek euren engaiamendua berretsi zuten Diasporatik lanean segituko dutela esanez, euskal arazoa ezagutua izan dadin eta soluziobideak topatzen laguntzeko, "euskal naziotasunaren lekukotasuna eskaintzen", "estatu independentea osatzeko eskubidea" aldarrikatuz, "giza eskubideen urraketa" eta "euskal presoen sakabanaketa" salatuz, "urriaren 25eko kontsultaren alde" eginez eta "indar politiko abertzale guztien eztabaida gune amankomuna lortzearren" saiatuz. Alkartetxe argentinarreko kideek "indarkeria bidetzat hartzea" arbuiatu dute, ETAk Espainiako kostalde turistikoetan hasitako atentatu kanpaina gaitzetsiz.

Buenos Aires, Argentina. 'Errepublika Argentinarreko Alkartetxe Federala'k deiturik Buenos Aires probintziako Chascomús herrian bildutako EAko bazkide, zale eta lagunek eginiko Gogoeta Politikorako Jardunaldiek hogei bat pertsonatik gora bildu zituzten, Argentinako zenbait herri eta euskal etxeetatik etorriak, tartean euskal unibertsitate ikasle talde bat.

Elkarretaratzea abuztuaren 2 eta 3an gauzatu zen. Segidan emango dugu bileretako konlusioetara iristeko bidea. Rosarioko Guillermo Canut Garramiola da Alkartetxe Argentinarreko idazkaria, César Arrondo lehendakaria, eta Ignacio Sagastume diruzaina. Konklusioak --gaztelaniaz-- EA-Argentinakoen blogean harrapatzen ahal dira, hemen.

Bestalde, eta jasu honetan joan den astelehenean, Alkartetxe Argentinarrak beste ohar bat helarazi du gure erredakziora, bere arbuioa adieraziz ETAk Espainiako kostalde turistikoetan hasi duen lehergailu kanpainaren aurrean. Oharra, 'Erabateko ezetza indarkeriari' izenpean, hemen irakur daiteke.

Lotura interesgarriak

Eusko Alkartasuna-Argentina bloga
 http://eaargentina.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia