euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Zuri guztiak ez dira elurrak" eta beste zenbait euskal atsotitz esaerajatorrak.com blogean

2013/02/20

Zuri guztiak ez dira elurrak, sasoi honetan erabiltzeko esamolde aproposa! (argazkia Yera Sanchez @yerayerayera)
Zuri guztiak ez dira elurrak, sasoi honetan erabiltzeko esamolde aproposa! (argazkia Yera Sanchez @yerayerayera)

PUBLIZITATEA

Kea baino alferragoa, zain eta muin, egun txakurra... Euskal esaera zahar hauen esanahia eta gaztelaniazko zein ingelesezko antzeko esamoldeak biltzen ditu esaerajatorrak.com blogak. Maite Goñi irakasleak sortu du orri berri hau, atsotitz hauen erabilera sustatzeko helburuarekin. Goñiren esanetan, "ezjakintasunagatik edo inguruko hizkuntzen eragina nabarmenegia delako, maiz beste hizkuntza horietatik egiten dugu tira lokuzio, esaera edo atsotitzak erabiltzeko orduan. Bada, txoko honen helburua hain ezagunak diren atsotitz edo lokuzio horiek euskara jatorrera ekartzea izango da".

Donostia-San Sebastian. Euskal blogosfera munduan oso ezaguna da Maite Goñi irakasle ordiziarra; izan ere, berak sortua da, besteak beste, Gaurkohitza ekimena, egunero euskal hitz berria irakastea helburu duen bloga. Hil honen hasieran blog berria jarri du abian Goñik, esaerajatorrak.com delakoa. Bertan ia egunero euskal atsotitz edo esamolde berria argitaratzen du, bakoitza euskarazko azalpen labur batekin eta beste hizkuntzetan antzeko esanahia duten esamoldeekin.

Bloga oso atsegina da eta orain arte bildutako esamoldeak zinez ederrak eta erabilgarriak dira. Egun txakurra izatea zer den jakin nahi al duzu? Ardura ate atzean botatzea? Gupera egotea? Sar zaitez esaerajatorrak.com-en eta lagundu esamolde hauek sare sozialetan hedatzen.

Bidenabar, euskal esamoldeak biltzen dituen beste webgune interesgarri bat ere aipatu nahi dugu: Armiarma atariko Intza proiektua. Eta, azkenik, esaera zaharrak eta gaztelaniazko itzulpena aurkituko dituzue blog honetan: haixeder.blogspot.com.es.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia