euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Apalabrados", mugikorrentzako joko ezaguna, euskaraz ere arrakastatsu

2012/11/29

"Apalabrados" jokoaren partida bat euskaraz (argazkia Sustatu)
"Apalabrados" jokoaren partida bat euskaraz (argazkia Sustatu)

PUBLIZITATEA

Iragan abuztuan aurkeztu zen "Apalabrados" jokoaren euskarazko bertsioa eta harrezkero asko dira jolasarekin engantxatuta gelditu diren euskaldunak. Mugikorretan eta Facebook bidez jokatzen da "Apalabrados" eta euskaraz gain gaztelaniaz, ingelesez, eta katalanez ere badago, beste zenbait hizkuntzen artean. Jokoaren sortzaileak, Maximo Cavazzani argentinarrak, euskaraz dagoeneko 25.000 partida jolastu direla dio eta euskal erabiltzaileen komunitateak gora egiten jarraitzen duela.

Bilbao-Bizkaia. Sareko eta mugikorretako jokorik arrakastatsuenetakoa da "Apalabrados" eta iragan abuztuaz geroztik euskaraz ere erabil eta joka daiteke. Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasle eta blogariak sustatu zuen euskarazko bertsioa, jokoa sortu duen Etermax enpresarekin batera eta EHUko IXA taldearen eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. 

Egundaino 25.000 partida jokatu dira jadanik euskaraz, jokoaren sortzaile Maximo Cavazzanik Deia egunkariari agertu zionez (elkarrizketa osoa, gaztelaniaz, hemen).

"Apalabrados" aplikazioarekin jolastea oso erraza da. Deskargatzea doakoa da, eta webgune honetatik edo telefonoetan Google Play (Android) edo AppStore (iPhone) dendetatik egin daiteke. Izena eman behar da, hizkuntzak aukeratzean ikurrina sakatu eta kitto!, partidari ekiteko aurkariak bilatzen has daiteke jokalaria. Sareko beste zenbait joko bezala, "Apalabrados"ek ezagunekin edo ezezagunekin jolasteko aukera ematen du. Kontuz, adikzioa sortzen omen du eta!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia