euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinemaldi euskaldun, galego eta katalana ikusgai Birminghamen, Etxepare Institutuak antolatuta

2011/05/11

Zinemaldiaren afitxa
Zinemaldiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Bihar Birmingham-en hasiko den zinemaldiaren barruan "80 egunean" filmea izango da ikusgaia maiatzaren 19an. Jon Garaño zuzendaria bertan izango da, luzemetraiari buruz eztabaidatzeko. Etxepare Institutuak antolatu du zinemaldia, Birminghameko Unibertsitatearekin batera eta Galizia Xuntarekin eta Kataluniako Ramon Llull Institutuarekin lankidetzan. Birmighameko Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle programa abiarazi zuen ikasturte hasieran, Etxeparek sustatuta.

Birmingham, Erresuma Batua. Birminghameko Midlands Arte Zentroan euskal zinema izango da ikusgai hilabete honetan, Birminghameko Unibertsitateak antolatu duen euskal, galiziar eta kataluniar zinemaldiaren baitan. Unibertsitatearekin bateran Etxepare Euskal Institutua, Ramon Llull Institutua, Galiziako Xunta eta aritu dira antolakuntzan.

Bihar bertan abiatuko da zinemaldia, “Elisa K" filme kataluniarrarekin. Judith Colell eta Jordi Cadena dira luzemetraiaren zuzendariak eta Cadena emanaldian izango da, filmeari buruzko hitzaspertua egiteko. Maiatzaren 19, aldiz, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “80 egunean” film euskalduna izango da ikusgai. Jon Garaño zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da. Bukatzeko, maiatzaren 26ean zinema galegoaren ordua izango da, "Crebinsky” filmarekin. Enrique Otero zuzendaria emanaldian izango da eta eztabaidan parte hartuko du.

Film guztiak jatorrizko hizkuntzan emango dira, ingelesezko azpitituluekin, eta sarrera doakoa izango da. Informazio gehiago Birminghameko Unibertsitatearen Euskal, Galiziar eta Kataluniar Ikasketa Zentroaren blogean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia