euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebec-eko euskaldunek euskara ikasteko aukera dute Montrealeko EEan, Aiora Jaka itzultzaileari esker

2009/06/15

Aiora Jaka itzultzailearen euskara klasea (argazkia EuskaldunakEE)
Aiora Jaka itzultzailearen euskara klasea (argazkia EuskaldunakEE)

PUBLIZITATEA

Quebec-eko 'Euskaldunak' euskal elkarteak Montreal hirian du egoitza. Elkartea bilgune da inguruetako euskaldunen ondorengoentzako, bisitarientzako eta Unibertsitatean ikasketak burutzera Euskal Herritik etorritako itzulpengintza ikasleentzako. Eta hain zuzen, itzultzailea da ere Aiora Jaka gaztea, aurtengo ikasturtean Euskaldunak-eko euskara klaseak ematen ari dena. Bere lanari esker euskal-quebectarrek sustraiak berreskuratzeko eta arbasoen hizkuntza ezagutzeko aukerari eusten diote.

Montreal, Quebec. Quebec-eko 'Euskaldunak' Euskal Etxeak aurrera darrai Ipar Ameriketako bazter hauetan euskal kultura sustatzen eta ezagutarazten. Aurten erantzun ona izaten ari den elkarteko jardueretako bat euskara klaseak dira. Aiora Jaka gaztea da irakaslea. Jaka eskarmentu handiko itzultzailea da lanbidez eta hilabete batzuetako egonaldia egiten ari da Quebec-en. Irakaskuntza arloan ez zaio esperientziarik falta, Ingalaterrako Birmingham Unibertsitatean ere euskara irakasle izana da eta. Klaseak Euskal Etxearen egoitzan izaten dira (429 rue Viger Est Bur.02, Montréal), asteazkenero 18:30etatik 20:30tara.

Aberri Eguna Quebec 2009 01

[Euskaldunakeko kideek pozik lagundu zuten Aberri Eguneko jaieko prestakuntzan eta zozketetan]

Aberri Eguna Quebec 2009 02Bestalde, Euskaldunak-eko 'Berri Emailea' buletinaren azkeneko aleak elkartearen ekintzen berri zabaltzen jarraitzen du, azken ekintzen artean Aberri Eguneko jaiaren ospakizuna dagoela. Jaiak elkarteko gazte zein nagusiak bildu egin zituen eta goiztiarrenek gainera egoitzako lokala atontzen lagundu zuten, pozarren, ikurriña, kartel eta apaingarriekin.

Bazkariak euskal erako menua izan zuen: axoa piperrak, piperrada, euskal pastelak... eta arrakasta handia izan zuen. Bazkalostean dantza taldeko ikasle gazteek, irakasleak lagunduta, erakustaldia eman zuten eta karta joko zaleek mus eta 'belote' partidekin igaro zuten arratsaldean. [Ezkerreko irudian, elkarteko dantza ikasleen erakustaldia, irakaslea burua dutelarik (argazkia Euskaldunak EE)]

 

Aberri Eguna Quebec 2009 03

[Elkarteko kide asko karta jokoan aritu ziren bazkalostean. Argazkian, erdian, bonetaduna, Ernest Behaxateguy]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia