euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zerrenda bakarra larunbatean FEVA 2020 Biltzarrean, online: Arantxa Anituak lehendakari segituko du datozen bi urteetan

2020/07/29

2019ko maiatzean, Arantxa Anitua lehendakari izendatu berri, EEetako ordezkariak eta Sara Pagola eta Gorka Alvarez Aranburu lagun
2019ko maiatzean, Arantxa Anitua lehendakari izendatu berri, EEetako ordezkariak eta Sara Pagola eta Gorka Alvarez Aranburu lagun

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Aurrekaririk gabeko modalitate batean baina pandemia dela eta osasun-larrialdiko egoera berezi honetara Argentinako Justiziako Ikuskaritza Nagusia den IGJk ezarritako baldintzei jarraituz 2020ko FEVAren Ohiko Biltzarra datorren larunbatean, abuztuaren 1ean egingo da, aurrenekoz online, Zoom plataforma bidez hain zuzen.

Federazioak berak EuskalKultura.eus-i baieztatu dionez, IGJk onartu egitem ditu biltzar digitalak zerrenda bakarra aurkezten baldin bada. Eskatutako akreditazioa duten euskal etxeek ahoz adierazi beharko dute euren botoa eta bileraren grabazioa gutxienez 5 urtez gordeko behar du erakundeak.

Ez da, beraz, aldaketarik aurreikusten FEVAren lehendakaritzan, Arantxa Anitua zerrenda bakarreko buru denez, datozen bi urteetarako hautatua izatea espero baita eta berarekin batera, azken urte honetan elkarteko kargu nagusietan aritu izan den taldeko kideak, hala nola Juan José Olasagastia, lehendakariorde; Carlos Miguelena, idazkari; eta Elba Mocoroa, diruzain.

Gogora dezagun Arantxa Anitua 2019ko maiatzean bihurtu zela FEVAko lehendakari, Euskal Herrira bizitzera pasatu behar zuen Javier Ederra lehendakari hautetsiak karguari uko egin zionean, Coronel Pringlesko Juan Jose Olasagastiak Anituak libre utzitako lehendakariordetza harturik.

Hau da zerrenda bakar osoa:

-Maria Aranzazu Anitua (lehendakari), kargu pertsonala Laurak Bat, Buenos Aires (bi urte)
-Juan Jose Olasagastia (lehendakariorde), kargu pertsonala, Eusko Biltzar, Cnel. Pringles (urtebete, agintealdia bukatu arte)
-Carlos A. Miguelena (idazkari), kargu pertsonala, Lagun Onak, Pergamino (bi urte)
-Elba L. Mocoroa (diruzain), kargu pertsonala, Gerora, Cordoba (bi urte)

-Batzordekide titularra: María Susana Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarría (bi urte)
-Batzordekide ordezkoa: Pedro Furrer Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarría (bi urte)

-Batzordekide titularra: María Aranzazu Zubillaga, Euzko Etxea, Necochea (bi urte)
-Batzordekide ordezkoa: Cristina Inés Zubillaga, Euzko Etxea, Necochea (bi urte)

-Batzordekide titularra: Juan Manuel Lopetegui, Unión Vasca, Bahía Blanca (bi urte)
-Batzordekide ordezkoa: Ignacio Ederra, Bahía Blanca (bi urte) 

-Batzordekide titularra: José Luis Orozco, Euzko Alkartasuna, Macachín (bi urte)
-Batzordekide ordezkoa: Tomás Vicente, Euzko Alkartasuna, Macachín (bi urte)

-Kontu ikuskatzailea: Ana Victoria Idígoras, Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes (urtebete)
-Kontu ikuskatzailea: María Ángeles Oñederra, Toki Eder, José C. Paz (urtebete)
-Kontu ikuskatzailea: Javier Ezequiel Salvarredi, Denak Bat, Mendoza (urtebete)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia