euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beti miresgarria: Tres Arroyosko 'Hiru Erreka'ko Sara Urbieta trikitilari, dantzari eta zuzendari gaztea mintzo (bideoa)

2020/07/28

Sara Urbieta trikitilaria. Panderoa jotzen, Mar del Platako Denak Bateko Juan Manuel Hiriart (argazkia Zulma Gimenez)
Sara Urbieta trikitilaria. Panderoa jotzen, Mar del Platako Denak Bateko Juan Manuel Hiriart (argazkia Zulma Gimenez)

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegui / Buenos Aires-Tres Arroyos, Argentina. Euskal etxeen artean lotura sendoak daudenean honakoa bezalako gauzak gertatzen dira: Sara Urbieta Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean dantzari eta dantza irakaslea da; Tandilgo Gure Etxean ere aritzen da dantzari eta irakasle; eta behin, duela urte batzuk, Necocheako ‘Hator Hona’ programako tailer batean, trikitixa ezagutu zuen eta bertan erabaki zuen ikasten hastea. Gaur egun, trikitixa eskuan, herrialdean zehar antolatzen diren euskal musika tailerretan ere hartzen du parte Sarak.

Dantza eta dantzariei buruz zeozer badakigu, beraiek baitira euskal jai askotako protagonista eta euskal etxe gehienek klaseak hartzeko aukera eskaintzen baitute. Baina nola da Argentina bezalako herrialde batean trikitixa jotzen ikastea? Sarak berak kontatuko digu. Mila esker, Sara, elkarrizketagatik, zure ekarpen, dedikazio eta ilusioagatik, eta zure musika gurekin partekatzeagatik! Benetan!


[Sara Urbieta solasean EuskalKultura.eus-ekin bere euskal eskarmentuaz (itzulpena ez da literala)]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia