euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik urriaren 30era arte Diasporan bira kulturalak egiteko deialdia Euskal Herriko talde eta artistentzat

2026/09/30

70.000 euro banatuko ditu orotara 2026an Bira Kulturalen Deialdian, gehienez 10.000ko dirulaguntzetan banatuta
70.000 euro banatuko ditu orotara 2026an Bira Kulturalen Deialdian, gehienez 10.000ko dirulaguntzetan banatuta

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren bitartez, munduan euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntza deialdia egin du aurten Euskal Autonomia Erkidegoko talde eta artistentzat. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako aipatu Zuzendaritzari aurkeztu behar zaizkio, horretarako azken eguna urriaren 30a delarik.

Euskal etxe eta federazioengana heltzeko eta euskal artistei bertaraino iristen laguntzeko denez, euskal etxe eta erakunde horiekin adostutako emanaldi proposamenak beharko dira aurkeztu, gutxienez hiru emanaldiko birak izanik. Orotara 70.000 euro banatuko dira, eta dirulaguntzetako bakoitza gehienez 10.000 eurokoa izango da. Birak 2026ko abenduaren 31era arte beharko dira egin.

Eskatzaileak, beraz, artistak beharko dute izan, adostasunean EE edo federazioekin. Dirulaguntzak eskatzeko epea bukatuta, Jaurlaritzak sei hilabeteko epea izango du Ebazpena onartu eta diru-laguntza jasoko duten programak zerrendatzeko.

- Deialdiaren xehetasunak oro
- Deialdiaren testua html-n
- Deialdiaren testua pdf-n



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia