euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dirulaguntza berri bat sortu du Eusko Jaurlaritzak, proiektu berritzaileak sortzen dituzten Euskal Etxeei laguntzearren

2026/10/01

Euskal Etxeetan eta euren federazioetan berrikuntza proiektuak gauzatzeko eskabideak aurkezteko epea urriaren 24era artekoa da
Euskal Etxeetan eta euren federazioetan berrikuntza proiektuak gauzatzeko eskabideak aurkezteko epea urriaren 24era artekoa da

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Dirulaguntza berri bat sortu du Eusko Jaurlaritzak, 2026an proiektu berritzaileak sortzen dituzten Euskal Etxeei laguntzearren. Atzokoan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak berreskuratutako Bira Kulturalen dirulaguntzaren berri eman genuen, eta gaurkoan mota berri bat dugu hizpide. Harek bezala, honek ere 70.000 euroko kopurua banatuko du "proiektu originalak eta eraldatzaileak hautatu eta sustatzera bideratuta", "Euskal Etxeentzat, Euskal Etxeen federazio eta konfederazioarentzat eta euren komunitatearentzat argi eta garbi baliagarriak". Proposamenak aurkezteko epea urriaren 24era artekoa da.

Proiektu berritzailetzat hartuko dira Euskal Etxeetako jarduera tradizionalak/ohikoak zabaltzen dituztenak, bai jarduera-eremuei dagokienez (soziala, ekonomikoa, gizatiarra, kulturatik haratago), bai dauden ekineak hobetzeko eta balio esanguratsua sortzeko gauza daitezkeen ideia, produktu, zerbitzu edo metodo berriak ezartzeko prozesuak sarrarazteari dagokionez. Elementuak (teknologikoak ala ez) aldatzea edo sortzea eta arrakastaz sarraraztea ekarriko du eta, horretarako, konponbide eraginkorrak eta lehiakortasunezkoak gehitzea.

Baloratuko dira, besteak beste, beharra ongi identifikatzea, berrikuntza-maila eta proposamenaren moldagarritasuna; proposamenek zuzendu nahi den arazoaren edo akatsaren definizio argi eta zehatza duten kasuetan, datu edo diagnostiko komunitarioarekin baliozkotua, daukaten potentziala ikuspegi guztiz berritzaile baten abantailak adieraziz beste euskal zentro batzuetan aplikatzeko; zuzendu beharreko premiaren zehaztapen zehatzik ez duten edo horrek ekarriko dituen abantailak argi eta garbi identifikatu ez dituzten proiektuen kasuan, gainerako Euskal Etxeen errealitatera egokitzeko eta berrikuntza-maila; aurreikusitako inpaktua; edota inpaktu-adierazle garrantzitsuen bidez balioetsi daitekeen eraldaketa esanguratsua sortzea, hala nola inklusioa eta ekitatea sustatzea, eta munduko Euskal Etxeen, federazioen eta konfederazioen arteko identitatea eta harremanak sendotzea; autofinantziaketa.

Dirulaguntzaren kopuruaren %75a dirulaguntza onartu ondoren emango da eta gainerakoa justifikazio osoa jaso eta egiaztatu ondoren.

Garrantzitsua, irakurri arretaz Deialdiaren araudi eta eskakizunak.

Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza: euskaletxeak@euskadi.eus.

- Deialdiaren xehetasunak
- Deialdiaren testua (htlm)
- Deialdiaren testua (pdf)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia