Pergamino, Argentina. Ezusteko handirik gabe baina txalo beroen babesean, euren euskal etxe eta komunitateetan Euskal Herriaren eta euskal kulturaren alde aspalditik daramaten lana eskertuz, Urteroko Batzarrak egin dituzte Córdobako Gerora euskal elkarteak eta Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeak, besteak beste agintariak berritzeko bozkak eginez. Irailaren 19an, Geroraren Ohiko Batzar Nagusiak zegokion bozketa egin eta konfiantza berretsi zion Agustina Madarietari lehendakari gisa segi dadin, ondoan honela osatutako Zuzendaritza Batzordea lankide duela:
CÓRDOBA: GERORAren ZUZENDARITZA BATZORDEA
- Lehendakari: Agustina Madarieta
- Lehendakariorde: Elba Mocoroa
- Idazkari: Keila Marozzi Nomi
- Idazkariorde: Maitena Teresa Mugica
- Diruzain: Santiago Chamorro
- Diruzainorde: Andrea Arbol
- Batzordekide titular: Mercedes Olea
- Batzordekide titular: Javier Lascano
- Batzordekide titular: Gaspar Jaurena
- Batzordekide ordezko: Antonella Madarieta
- Batzordekide ordezko: María de los Ángeles Visconti
BATZORDE KONTU-IKUSKATZAILEA
- Titular: Agustin Alonso
- Titular: Fernando Zabalza
- Ordezko: Ezequiel Arin.
Zorionak, eskerrik asko orain artekoei eta arrakasta on berriei!
Aste batzuk lehenago, abuztu amaieran, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen baita ere, 2026-2028 eperako, Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeak. Abuztuaren 28an elkartearen egoitzan bildutako bazkideek Zuzendaritza bozkatu zuten, eta ondorioz Batzorde berria osatu ahal izan zen, Milena Badia lehendakari, honela osatutako Zuzendaritza Batzordeko buru:
PERGAMINO: LAGUN ONAKen ZUZENDARITZA BATZORDEA
- Lehendakari: Milena Badia
- Lehendakariorde: Ethel Arregui
- Idazkari: Daniela Albarracín
- Idazkariorde: Sofía Irusta
- Diruzain: Andrea Sabas
- Diruzainorde: Martha Arrillaga
- Batzordekide titular: Víctor Oyola
- Batzordekide titular: Carlos Otegui
- Batzordekide titular: Marina Faura
- Batzordekide titular: Marina Faura
- Batzordekide titular: Carlos A. Miguelena
- Batzordekide ordezko: Eliana Guerricabetia
- Batzordekide ordezko: Micaela Zaro
- Batzordekide ordezko: Ana Sofía Urruchuaga
- Batzordekide ordezko: Mauricio Artolazabal
BATZORDE KONTU-IKUSKATZAILEA
- Kide titular: Raquel Gómez Echavarrieta
- Kide titular: Graciela Arzuaga
- Kide titular: Mercedes Abadía
- Kide ordezko: Juan Bonansea
- Kide ordezko: Silvia Caminos
Kasu honetan ere, eskerrik asko orain arteko batzordekide eta lagunei, eta zorte on, eta arrakasta handiena agintari berriei!

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


