euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegasko Euskaldunak-ek 2010eko kontuak onartu ditu eta Batzordea berritu, Diego Tellechea lehendakari

2011/06/13

Artxiboko irudia: ezker-eskuin, Gilberto Alegre alkatea, FEVAko lehendakari Ricardo Basterra, Sergio Recarte, Yanina Castro, Diego Tellechea lehendakaria (atorra txuriz) eta elkarteko beste bi bazkide
Artxiboko irudia: ezker-eskuin, Gilberto Alegre alkatea, FEVAko lehendakari Ricardo Basterra, Sergio Recarte, Yanina Castro, Diego Tellechea lehendakaria (atorra txuriz) eta elkarteko beste bi bazkide

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarrean General Villegas herriko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, 2010eko balantzea onartuz eta araudiaren arabera Zuzendaritza Batzordea berrituz. Diego Tellecheak segitzen du elkarteko buru, lagun dituela besteak beste Roberto Urchipia, idazkari; eta Raul Nouveliere, diruzain.

Gral. Villegas, Argentina. Maiatzaren 20ean bildu zen Villegasko Euskaldunak-en Ohiko Batzar Nagusia eta, besteak beste, 2010eko balantzea eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak egin zituen. Hona euskal etxearen aldi berri honetarako gobernu-taldea:

-Lehendakari: Diego Tellechea
-Idazkari: Roberto Urchipia
-Diruzain: Raúl Nouveliere

-1. Batzordekide titularra: Víctor Eguren
-2. Batzordekide titularra: Sara Artola
-1. Batzordekide ordezkoa: Marcelo Lozano
-2. Batzordekide ordezkoa: Yanina Castro

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-1. titularra: María Guadalupe Ugarte
-2. titularra: Rodolfo Esain
-3. titularra: Martín Gorosurreta

Batzarrean zehar onartutako puntuetako beste bat bazkide kuota aldatzearena izan zen, aurrerantzean 10 peso hilean izango delarik.



Komentarioak

  • Agurrak

    Zorionak eta ondo izan. esarkada bat

    Gral. Rodriguez-eko jendea, 2011/06/13 16:14

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia