euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral Villegaseko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak 'Haurtzaroko Oroitzapenak' kontaketa lehiaketa eratu du

2008/03/31

Deialdia iragartzen duen afitxea
Deialdia iragartzen duen afitxea

PUBLIZITATEA

General Villegas herri argentinarreko Euskal Etxeak parte hartzera eta kontaketa bat idaztera animatzen du, bi orrialdekoa gehienez, norberari gertatuko edo inguruko inork bizitutako pasadizo edo une berezi edo aipagarri baten berri emanez. Oroitzapenak une triste zein alaiak, famili bilkurak, une jolasgarriak edo bizitutako anekdota bitxiak izan daitezke. Abuztuaren 31 izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna.
'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak eta bertako 'Martin Ugalde' Liburutegiak General Villegas partiduko gazte zein helduei luzatzen diete 'Haurtzaroko Oroitzapenak' izeneko kontaketa lehiaketan parte hartzeko gonbidapena. Hamabost urtetik gorakoek har dezakete parte. Lanak bi orrialdekopa beharko du izan gehienez, makinaz edo ordenagailuz idatzia. Hiru kopia atxiki beharko dira, epaimahaide bakoitzak berea irakurri ahal izan dezan. Testuak izengoitiz behar dira sinatu.

Beste gutunazal batean obraren izenburua eta izengoitia adierazi beharko dira kanpoaldean eta barnean, berriz, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta herria. Abuztuaren 31 izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna eta hori honalko toketan egin ahal izango da: Nekane, Arenales 431, 421632 telefonoa; edon San Martín 492.ean, telefonoa 420327.

Irabazleek liburua eta diploma jasoko dute. Hala erabaki ezkero epaimahaiak nahi adina lan aipatu eta nabarmendu ahal izango ditu. Sari banaketa irailean gauzatuko da, hilabete horretako afariaren batera, Dantzari Eguneko ekitaldien baitan, Euskal Etxearen egoitzan bertan, Faciolo 51ean.


Lotura interesgarriak

Villegasek euskal egoitza berria eta Gernika Plaza izango ditu
2008ko martxoaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

General Villegas euskal zine zikloa
2007ko abenduaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana

Villegaseko EEak euren jarduna eskertu die bere dantzariei
2007ko irailaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia