euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal Diasporaren nortasuna egun Argentinan' gaiaz mintzatu zen Eduardo Torry Villegaseko Euskal Etxean

2007/03/30

Eduardo Torryk eskaini zuen hitzaldiaren argazkia
Eduardo Torryk eskaini zuen hitzaldiaren argazkia

PUBLIZITATEA

'Euskal Diasporaren nortasuna egun Argentinan' gaia izan zen Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA) irakasle den Eduardo Torry-k Buenos Aires probintziako General Villegas herriko Euskal Etxean eskaini zuen hitzaldiaren izenburua. Ekimenak euskal immigrazioaren gaiaz interesatutako jendeak erakarri zituen, eta oro har aztertu zena Argentinan euskal jatorriko hainbatek bere euskal nortasunari eustearren egiten duten ahalegin antolatua izan zen, esan nahi baita euskal etxeen fenomenoa 1877an Laurak Bat lehenengo euskal etxea Buenos Airesen sortu zenetik egungo egoeraraino, herrialde osoan ehun bat euskal etxe dauden honetan.
General Villegaseko Euskal Etxeak joan den ostiralean bildu zuen Eduardo Torryren hitzaldia. Torryk euskaldunen presentziari buruzko argazkia aurkeztu zuen, ibilbide historiko bati ekinez, immigrazioaren egitatea aipatuz, euskaldunen sarrera Argentinan, euskaldungoa antolatzeko lehenengo ahaleginak eta lehenengo euskal etxeen sorrera, euskal etxeen fenomenoaren ugaltzea eta egungo egoera, non immigrazioa ahitua den eta Argentinako euskal komunitateak, bertan bere kulturak eta nortasunak iraun behar badu, erraztasunak eskaini eta ekintza antolatuak eta planifikazioa behar dituen aurreko belaunaldiek utzitako partaidetza sentimentu eta nortasunari segida eman ahal izateko.

Eduardo Torry Mendioroz Zientzia Politikoetan lizentziatua da, Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) Gizarte Zientzien Fakultatean irakaslea, eta Buenos Aires probintziako Laprida herriko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxean egoitza duen 'Arturo Campion' Euskal Kultura eta Nazioalismoa Ikertzeko Zentroko partaidea.

Lotura interesgarriak

Villegaseko 'Cartas a mi abuelo inmigrante' lehiaketako sariak
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 12an argitara emana

Villegas-ko Euskaldunak-en 'eskerrik asko'a bere laguntzaileei
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 24an argitara emana

Euskararen Eguna General Villegasen
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 18an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia