euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose Mugica eta Francisca Garitano bergararren ehundik gora ondorengo bildu ziren Macachinen, Argentinan

2007/03/30

Mugica familiako 140 kidetik gora bildu ziren Macachingo topaketan (argazkia  Marigen Mugica)
Mugica familiako 140 kidetik gora bildu ziren Macachingo topaketan (argazkia Marigen Mugica)

PUBLIZITATEA

Pampa probintzian kokaturiko Macachin hiria bertako Mugica familiak antolatu duen lehendabiziko elgarreratzearen lekuko izan zen, joan den martxoaren 10ean. Bergarako Jose Mugica eta Francisca Garitano euskaldunen ondorengoak dira Mugica famili honetako kideak eta bost belaunaldi biltzea lortu zuten topaketan. Bileran gainera La Florida izena duen arrantxua erosi zuteneko mendeurrena ospatzeko aukera izan dute, are gehiago etxeak oraindik familiaren eskutan jarraitzen duela kontuan izanda. Bergarako Usati baserritik sortutako familia zabal honen Argentinako oinetxea bilakatu da La Florida.
Jose Mugica eta Francisca Garitano bergararren ondorengoek osatzen duten Mugica familiak Macachinen, Pampa-ko probintzian egin zuten sendiaren lehendabiziko bilkura, María de los Angeles Mujicak aipatzen duenez. Famili topaketa joan den martxoaren 10ean izan zen eta gipuzkoar bikotearen 140 bat ondorengo bildu zituen. Jose Mugica eta Francisca Garitano Bergarako Usasti baserrian jaioak ziren, eta Argentinara joan ondoren Macachinen bildutako senditarteko zabalari hasiera eman zioten.

Macachingo bilkurak familiako bost belaunaldi bildu zituen eta Mugicatarrek La Florida, Pampan dagoen estancia edo arrantxua erosi zuteneko mendeurrena ospatu zuten. Ospakizunak merezi zuen, La Florida oraindik familikoen jabetza delako eta familiaren Argentinako oinetxe antzeko lekua bilakatu da; Mugicatarren adar desberdinen arteko lokarri. Macachinen bildutakoek erreki bat egin zuten eta bilera 'egun osoan zehar luzatu zen eta orduak pasa ahala zatoa eta matea nahasten hasi ziren. Oroitzapenak, pasadizoak, musuak, besarkadak, par eta malkoak ere izan ziren hitzorduaren parte', hala deskribatzen du bilkura Marigen Mujicak.

[Goiko argazkian, Jose Mugica eta Francisca Garitano bergararren bost belaunaldi Macachinen bilduta (argazkia MujikaSendia)]


Lotura interesgarriak

Euzko Alkartasuna Euskal Etxea, Macachin, La Pampa
www.macachin.org.ar/pagina44.htm

Macachingo pelota txapelketaren balantze baikorra
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 18an

Macachingo web gune ofiziala
www.macachin.gov.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia