euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedmako Aberri Etxeak euskal diaspora eta kultura ardatz dituen unibertsitate hedakuntza ikastaroa emango du CURZAn

2022/11/30

Ezker eskuin: 'Lagun Onak'eko O. Lindberg eta J. Astolfi; eserita: CURZAko J. M. Chironi; Euskal Etxeko lehendakari R. Basterra eta idazkari D. Mendoza; eta Adriana Goicoechea, CURZAko dekanoa, aurkezpen ekitaldian
Ezker eskuin: 'Lagun Onak'eko O. Lindberg eta J. Astolfi; eserita: CURZAko J. M. Chironi; Euskal Etxeko lehendakari R. Basterra eta idazkari D. Mendoza; eta Adriana Goicoechea, CURZAko dekanoa, aurkezpen ekitaldian

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Joan den ostegunean, azaroaren 24an, Viedma-Patagoneseko 'Aberri Etxea' Euskal Etxeak “Euskal Diaspora, euskal kulturara hurbiltzen Ipar Patagonian” izeneko ikastaroa aurkeztu zuen CURZAn (Centro Universitario Regional zona Atlántica de la Universidad Nacional del Comahue). Ikastaroa 2023ko martxoan hasiko da eta, modulu formatoarekin, euskara eta Euskal Herriko historia, geografia, artea, sukaldaritza, folklorea eta genealogia jorratuko ditu.

Partaide izan ziren aurkezpen ekitaldian Adriana Goicoechea dekanoa eta Juan Manuel Chironi Ikasleen Ongizate eta Hedapen idazkaria. Patagoniako euskal etxearen ordezkari aritu ziren Rocío Basterra eta Delia Mendoza Aguirre, lehendakaria eta idazkaria hurrenez hurren, eta Rubén Suárez, EEko zuzendaritzako kidea eta proiektuaren alma materra. Bertaratutakoei euskal kulturaren lagin batzuk azalduz osatu zuten euren partaidetza Euskal Etxeko kideek.

Interesa piztu euskal komunitatetik kanpo

Ohorezko aurreskua Analía Zuntini Elzaurdiak eta EEko 'Lagun Onak' dantza taldeko zuzendari Josetxo Astolfik dantzatu zuten. Agintari akademikoak eta Euskal Etxeko ordezkariak pozik agertu ziren bi erakundeek proiektua elkarlanean garatu ahal izateagatik. Hitzen ondoren, euskal abesbatzak, Cristian Castilloren zuzendaritzapean, Gora ta gora Euskadi eta Txoriak txori abestu zituen. Amaitzeko, Lagun Onak-eko kideek Soka dantzarekin bat egiteko gonbitea luzatu zieten bertaratutakoei.

Rocio Basterrak esan zuenez, “Gure bazkide eta kultura erreferentea Ruben Suarezi zor diogu neurri handi batean lorpen hau. Historian doktorea da eta eskuratu berria du EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Euskal Diasporan espezialista graduondo titulua. Berak eman zituen pausoak proiektu hau gauzatu ahal izateko. Aberri Etxearentzat Unibertsitatearekiko harremanak duen garrantzia azpimarratu nahi nuke. Eta ikastaroari dagokionez, esan gure asmoa interesa piztea dela, batez ere euskal jatorririk ez dutenengan” aitortu du EEko lehendakariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia