euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez zarela oraindik sartu? Euskariana, euskal kulturari lotutako 750.000 objektu digitaletik gora online eskuragarri

2022/11/30

Euskaraz zein gaztelaniaz, Euskariana atari digitalean arakatzea gauza erraza da
Euskaraz zein gaztelaniaz, Euskariana atari digitalean arakatzea gauza erraza da

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Sar Euskarianan eta kuxkuxeatu, berdin dio besterik gabe irakurtzeko testu atseginen baten bila bazabiltza edo informazio jakin baten peskizak gidatzen bazaitu. Gauza da baterik edo bestetik 'euskal' zerbait daukaten edukiak eskuratzeko ataria dela Euskariana. Euskal autoreek sortu duten guztia, hemen argitaratu den guztia, munduko edozein tokitan euskal gaiei buruz egin dena, euskaraz sortutako edukiak edo euskarara itzulitakoak barne, baita gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez ere.

Euskariana 2021en munduratu zen, ordurako 750.000 objektu digitaletik gora bildurik, "Interneten dagoen euskal kultura ondareari lotutako edozein eduki bilatu ahal izateko". Euskal Herriarekin, euskal herritarrekin edota euskal kulturarekin nolabaiteko lotura duten ahalik eta baliabide digital gehien biltzea xede, bibliografikoak bereziki, erregistroak sistematizatuz eta homogeneizatuz, materialen jatorria identifikatuz eta sortzaileen eskubideak nahitaez errespetatuz.

Erreferentziak liburu, argazki, kartel, disko, film, mapez...

EusKariana proiektua euskal erakunde publikoen, unibertsitateen eta euskal kultura-ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten erakunde pribatuen arteko lankidetza estuan oinarrituta sortu da. Esan nahi baita Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen, unibertsitateen eta erakunde pribatuen arteko lankidetzaren emaitza da.

Webgunean nabigatzen duenak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen eta erakunde laguntzaileen erregistroak integratzen dituen euskal erreferentzien katalogo bat aurkituko du, eta, aldi berean, bai esteken bidez, bai biltegiaren bidez, mota guztietako material inprimatuen eta ikus-entzunezkoen erreprodukzio digitaletarako sarbidea; tartean liburuak, egunkariak, aldizkariak, mapak, dokumentuak oro har, grabatu eta arte-lanak, argazkiak, kartelak, diskoak, filmak eta bestelako informazio euskarriak.

Euskariana.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia