euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporari loturako Jalgi Hadi Mundura elkartea “Hitzetatik haratago” liburuarekin partaide Durangoko Azokan

2022/12/01

“Hitzetatik haratago”, Jalgi Hadi Mundura Elkarte birtual euskaltzalearen liburuaren azala
“Hitzetatik haratago”, Jalgi Hadi Mundura Elkarte birtual euskaltzalearen liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Donostia, Euskal Herria. Jalgi Hadi Mundura elkarte euskaltzale birtualak “Hitzetatik haratago” liburua aurkeztu zuen Baionan pasa den asteartean, azaroaren 29an. Zortziko argitaletxeak plazaratua, liburua datorren igandean jarriko dute salgai Urruñan, lehenengo aldiz egingo den 'Loraldi berri' Liburu Azokan eta bezperan. Durangoko 57. Euskal Liburu eta Disko Azokan ere erosi ahal izango da, izan ere aurtengoan abenduaren 7tik 11ra egingo den euskal ekoizpenen azoka nagusi horretan.

Jalgi Hadi Mundura (JHM) 2020an sortutako elkartea da, Covid konfinamendu garaian, Mintzaneteko kide talde batek abiatua. Gogora dezagun Mintzanet euskararen mintzamena eta ahozko praktika online bultzatzen duen programa dela. Euskara ikasten ari diren edo hizkuntza praktikatu nahi duten pertsonak, hizkuntza dagoeneko menperatzen duten solaskideekin harremantzen ditu euskaraz elekatzea lokarri.

Erosgai Urruñan, Durangon, online azokan...

Izan ere, JHM euskara praktikatzeko sortu zen, ez binaka, taldean baizik. Itxialdiaren testuinguruak erraztu egin zituen talde topaketa birtual hauek, eta munduko hainbat tokitako euskaldunek hartu zuten parte. Bigarren urteurrena ospatzeko, JHMk Korrikaren 22. edizioarekin bat egin du aurten topaketa berezi batekin Zoom plataforman.. Korrikak proposatutako “Hitzekin” leloa bere eginez, taldekide bakoitzak gogokoen zuen euskarazko hitz bat aukeratu, eta testu bat sortu zuen.

Ariketa hura izan zen hain zuzen ere orain papereratu den argitalpenaren ernamuina. Liburuak Asisko Urmeneta marrazkilari eta komikigile nafarraren ilustrazio bat darama azalean, kontrazalean JHMko kide Alfredo Laborde argentinarrarena. Barruan, 33 taldeko partaideen hitzak, Txaro Diez madrildarraren eta Andrea Bella uruguaitarraren marrazkiz, hauek ere JHMkideak. Hitzaurrea Mintzaneteko zuzendari Ritxi Lizartzak idatzia da eta gibel solasa, JHMko kide Ainara Maia. 

-Segun eta non bizi zaren, Durangoko online azokan eros dezakezu liburua

Jalgi Hadi Mundura elkartea
-Facebook: https://www.facebook.com/jalgihadimundura
-Twitter: https://twitter.com/jalgi_hadi
-Instagram, jalgihadimundura
-Bloga: https://jalgihadimundura.blogspot.com
-Emaila: jalgihadimundura@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia