euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelatik, Pedro Arriagak ‘La Ruta Vasca’ argitalpena aurkeztu du; izen bereko bideoak ikusgai YouTuben

2021/11/24

'La Ruta Vasca' argitalpenaren 1. zenbakiko azala
'La Ruta Vasca' argitalpenaren 1. zenbakiko azala

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. ‘Jazoera’ ekimenaren barruan sortu du Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal venezuelarrak ‘La Ruta Vasca’ argitalpen berria. Hilabetean behin argitaratuko du, zenbaki bakoitzean bi leku aurkeztuz, “gure lur eder honetan euskal aztarnak erakusten dituztenak, eraikuntzak, herriak, kaleak...”, diosku ekile euskal zenezuelarrak. Lehenengo zenbakiak Caracasko Euzko Etxearen eta ‘Los Naranjos’ instalazio hidroelektrikoaren historiak dakartza. “Aukeratu ditut, Caracasekoa herrialdeko lehenengo euskal etxea izan zelako; eta ‘Los Naranjos’, azpeitiarren ondorengo izan zen Ricardo Zuloagak eraiki zuelako”

‘La Ruta Vasca’ren bigarren zenbakian “Carabobora abiatuko gara” aurreratu dio Arriagak EuskalKultura.eus-i. Eta berri horretaz gain argitalpenarekin batera bideoak ere ari dela ekoizten jakinarazi du. Bideo laburrak Jazoera Tv YouTuben ikus daitezke.

Etengabe berritzen

Nobedade bat baino gehiago utziko dizkio 2021 honek Jazoera-ri. Izan ere, argitalpen berriaz aparte, moldaketak ere eragin zizkion ekainean Jazoera buletinari. “Helburua itxura berritzea izan zen, eta aldizkari tankera handiagoa ematea, bisualagoa, atseginagoa…”.

“Aurten, eta Jazoera-rekin hasi naizenetik sarritan gertatu bezala, urratsak berez etorri dira; eta hala izan dudan aldiro euskaldunek Venezuelan utzi zituzten arrastoen berri eman diezadaketen informazio, argazki eta historien bila ibili naiz. Izugarri gustatzen zait euskal gauzak bilatzea, ikastea eta ezagutzea”, aitortu digu.

Datorren urteari begira Jazoera eta ‘La Ruta Vasca’ argitalpenekin jarraitzeaz gain, ‘Lo Vasco Venezolano’ izenarekin argitaratzen dituen fitxak ere jarraituko ditu egiten, bi asterik behin

-Jazoera Facebook-en JAZOERA, Publicacion de la Comunidad Vasco Venezolana
-Argitalpena doan jasotzeko, hona idatzi: jazoeraccs@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia