euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Vascosmexico.com posta zerrenda eta foroak pauso berria eman du eta Elkarte Zibil gisa erregistratu da

2007/05/17

Jaione Arrieta Galarraga, Vascosmexico.com-eko sortzailea
Jaione Arrieta Galarraga, Vascosmexico.com-eko sortzailea

PUBLIZITATEA

Azken lau urteetan Mexikoko euskaldunentzako bilgune birtuala izan da Vascosmexico eta Euskal Herrian bizi baina Mexikoko euskal komunitatearen berri izan nahi zuten lagunentzat informazio iturri. Jaione Arrieta Galarraga mexikarrak sortu zuen taldea eta bere lanari esker webgunea Mexikoko euskaldunen biziaren akuilu eta erakusleiho izan da, informazioa, kronika grafikoa eta aspaldion bideoak ere bilduz. Orain Vascosmexico zerrenda eta web guneak pauso berria eman du eta Elkarte Zibila bihurtu da, proiektu berriak bultzatzeko asmoz. Lerro hauetatik, gure zorionik beroenak eta zorte on erronka berri honetan!
Atzo bertan Jaione Arrieta Galarraga webmasterrak berria eman zuen foroan: elkarte berria jaio da, Vascosmexico A.C. (Asociación Civil). Helburua, 'Mexikoko euskal komunitateko kideen artean truke kultural, sozial eta ekonomikoa bultzatzea', Mexikoko euskaldunen arteko harremanak bultzatu eta sustatuz, eta Euskal Herriarekiko eta munduko euskaldunekiko harremanetan ere sakonduz. Elkartearen sorrera formala apirilaren 25ean izan zen, Queretaro hirian.

Vascosmexicok etapa berri bati ekin dio horrela, Jaione Arrietak duela lau urte posta zerrenda sortu zuenean gutxik imajinatzen zutena agian. Mexikoko euskaldunen arteko komunikabide izateko asmoarekin jaio zen posta zerrenda harek Mexikoko mugak gainditu zituen, Euskal Herriko kideak bilduz. Posta zerrendaren ondotik webgunea heldu zen eta Jaione nekaezinaren lanari esker taldeko kideek --doaniko erregistroz-- Mexikoko euskaldunen jai eta ekitaldien berri, argazki eta bideoekin gozatu ahal izan dute.

Komunitatea eta komunikazioa

'Vascosmexicok indar handia izan du bere sorreratik, baina bere jarraipena ziurtatzeko erabaki garrantzitsu batzuk hartzeko garaia heldua zen', azaldu du Arrieta Galarragak elkarte berriaren aurkezpen mezuan. 'Orain arte Vascosmexico hobbie baten antzeko zerbait izan da eta denbora eta esfortzu ugari eskaini dizkiot. Orain hartu dudan erabakiarekin ez bakarrik bihotz osoz, baizik eta gorputz eta arima osoz jardungo dut elkarte honen alde eta Mexikoko euskaldunen alde lanean. Argi daukat Mexikoko euskal komunitateak komunikazio ona izan behar eta merezi duela (...) eta dagoeneko ekimen berri asko prestatzen ari gara'.

Elkarte berriaren sortzaileak Jaione eta Jon Arrieta neba-arrebak eta Jon eta Iñaki Azua anaiak izan dira. Sorreratik elkarteak Eusko Ikaskuntza fundazioaren babesa dauka. Bere kolaboratzaile garrantzitsuenen artean Mexiko DFko Euskal Etxea eta Euskadiko Ordezkaritza bezalako erakundeak izan nahi ditu. Elkartea dohaintzen bidez finantziatuko da eta bulegoa honoko helbidean dauka:

VASCOSMEXICO AC
Hacienda del Tintero # 370 – 2 Planta Alta
Juriquilla Querétaro 76230
Queretaro
Mexiko
Tel. (442) 234 26 23

Banku datuak:

VASCOSMEXICO AC
Scotiabank
Kontua # 03503847659
Swift: MBCOMXMM
Cl: 044680035038476594


Lotura interesgarriak

Vascosmexico web gunea
www.vascosmexico.com

III. Vascosmexico Eguna jai arrakastatsua
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko martxoaren 15ean

Vascosmexico sarean agertu zenekoa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2004ko uztailaren 8an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia