euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Kepa de Erquiaga berrautatu dute Buenos Aireseko Laurak Bateko lehendakari; J. M. Landa, lehendakariorde

2007/05/18

Jon Kepa de Erquiaga, lehendakari berrautatua (ezker), irriz artxiboko argazki honetan Nestor Mendia lehendakari ohiaren aurrean, Paulo Barquin-en begiradapean (arg. BasqueHeritage.com)
Jon Kepa de Erquiaga, lehendakari berrautatua (ezker), irriz artxiboko argazki honetan Nestor Mendia lehendakari ohiaren aurrean, Paulo Barquin-en begiradapean (arg. BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak, bere Ohiko Biltzar Orokorra bildurik, barne araudien araberako prozedura jarraitu eta erakundeko zuzendaritza karguak berritu ditu. Agintaldi berri baterako berrautatua geratu da, beraz, Jon Kepa de Erquiaga, lehendakari gisa. Berarekin batera arituko dira José María Landa, lehendakatiode; Arantxa Goicoa, idazkari; eta Eduardo Lizaso, diruzain, Zuzendaritza Batzordeko beste zenbait hautetsiren artean.
Laurak Bat Euskal Etxeak jakitera eman duen ohar batean argitzen denez, joan den apirilaren 28an eginiko Ohiko Biltzar Orokorrean erabakitakoaren arabera, honela gelditzen da agintaldi berri baterako erakundearen Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakari: Jon Kepa de Erquiaga
-Lehendakariorde: José María Landa
-Idazkari: Arantxa Goicoa
-Idazkariorde: Enrique Fagoaga
-Diruzain: Eduardo Lizaso
-Diruzainorde: Maite Anitua
-Batzordekide Titular: Danel San Martín
-Batzordekide Titular: Arantxa Anitua
-Batzordekide Titular: Martín Gachiteguy
-Batzordekide ordezko: Mikel Ezkerro
-Batzordekide ordezko: María Antonia Barquin
-Batzordekide ordezko: Gabriela Mendia


LOTURA INTERESGARRIAK

Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxearen webgunea
www.laurakbat.com.ar

Laurak Bat-en hasi zen Saski Naski berriro taula gainera
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 15ean

Laurak Batek bere 130. urteurrena ospatu du
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 14an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia