euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Eusko Etxea elkarteko hiru ikaslek Klasikoen 6. Irakurketan parte hartuko dute

2013/06/17

Bideoan parte hartu zuten ikasleak eta teknikariak elkartearen euskal muralaren aurrean (argazkia ValparaisoEE)
Bideoan parte hartu zuten ikasleak eta teknikariak elkartearen euskal muralaren aurrean (argazkia ValparaisoEE)

PUBLIZITATEA

Txileko Valparaisoko Eusko Etxea elkarteak EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, erakunde honetako hiru ikaslek parte hartuko dute aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituan. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Bilboko Arriaga Antzokian egingo da ekitaldi hau, eta munduko hainbat euskal etxek bideo bitartez parte hartuko dute. Aurtengo Bernardo Atxagaren "Obabakoak" irakurriko dute.

Valparaiso, Txile. Eusko Etxea elkarteko Rubila Arayak bidalitako nota baten bitartez jakin dugu aurten ere Klasikoen Irakurketa Jarraian parte hartuko dutela bertako ikasleek. Ekitaldi hau Bilbo Zaharra euskaltegiak eta HABEk antolatzen dute urtero, helduentzako euskara ikastaroen ikasturtearen amaiera ospatzeko.

Aurten, Bernardo Atxagaren "Obabakoak" lana irakurriko dute 400 lagun inguruk Bilboko Arriaga Antzokian. Diasporako euskara ikasleak ere bertan izango dira, aldez aurretik grabatutako bideoen bidez bada ere.

Valparaisoko Eusko Etxeari dagokionez, Carolina Andonaegui, Gonzalo Arellano eta Ignacio Sepulveda euskara ikasleak izango dira irakurleak.  Iragan apirilaren 20an grabatu zuten hiruek antzokian ostegunean ikusgai izango den bideoa, Alvaro Montes de Oca zinemagile gaztearen zuzendaritzapean.

Grabazioa euskal etxeko horma batean Sandra Estarron margolariak egin zuen muralaren aurrean egin zen. Eusko Etxea elkarteko presidente Archibaldo Uriartek azaldu duenez, "ekainaren 20ean adi-adi jarraituko dugu denok gure hizkuntzari Bilbon egingo zaion omenaldia, halako egitasmo esanguratsuan parte hartu izangatik harro".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia