euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

XX. mendean Valparaisora emigratu zuten euskaldunei buruzko liburua gaur aurkeztuko da hiri txiletarrean

2007/12/13

Rubila Araya Ariztia (argazkia EuskalKultura.com)
Rubila Araya Ariztia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Arrojos, dichas y nostalgias, Vascos en el Valparaíso del Siglo XX (Ausardia, zoriona eta herrimina, Euskaldunak XX. mendeko Valparaison) Rubila Andrea Araya Ariztia kazetari txiletarrak idatzitako liburua gaur aurkeztuko da Valparaison. Liburura 43 euskaldunen lekukotzak jasotzen ditu, lana horietan eta erregistroetan oinarrituz, euskaldunak nola iritsi ziren Valparaisora eta nola finkatu eta hedatu ziren azaltzeko. Obrak Andrés Irujo saria irabazi zuen 2005eko edizioan eta Urazandi Bilduman agertu da aurten. Ale bat Valparaisoko Santiago Severín Liburutegiari emango zaio, Ivet Oñate Cid zuzendariaren eskuetan. Ekitaldirako deia Archibaldo Uriarte Bosgarren Erregioko Eusko Etxeko lehendakariak eta Jon Erdozia Euskadik Txilen daukan ordezkaritzako buruak egin dute.
Rubila Andrea Araya Ariztia Txilen jaiotakoa da eta jatorri euskaldunak ditu aitaren zein amaren aldetik: Ameriketan jaiotako zortzigarren belaunaldikoa dela, esaten du bere burua aurkezterakoan. Kazetaritza ikasketak amaitu ondoren, liburu hau, bere lehena idatzi zuen, Valparaisoko Euskal Etxeko Archivaldo Uriartek bultzatuta.

Obra osatzeko, ezinbestekoak izan ditu hainbat euskaldunen eta euskaldunen ondokoen lekukotasunak, eta horiek dira izan ere liburuko osagai garrantzitsuena. Batzuk Espainiako gerra zibila eta II. Mundu Gerra kontatu diote, lehen pertsonan, beste batzuk, aurrekoen seme-alaba eta bilobek, 1900. urtetik gaur arte euskal komunitateak Valparaiso eta Bosgarren Erregio Txiletarrean egindako ibilbidea argitu diote.

Liburuaren aurkezpena gaur ostegun arratsaldez egingo da Valparaisoko Santiago Severin liburutegian, Yungay kalean, arratsaldeko zazpi t'erdietan. Ekitaldiaren antolatzaileak Jon Erdozia, Euskadiko delegatua Txilen, eta Archibaldo Uriarte Araya, Valparaisoko Euskal Etxeko burua dira. Aurkezpenaren ondoren ohorezko ardoa eskainiko zaie bertaratutakoei. Zorion beroak lerro hauetatik Rubila Araya egileari eta luzaz liburuaren eta honen guztiaren bultzatzaile izan den Archivaldo Uriarteri.


Lotura interesgarriak

Valparaisoko Eusko Etxea
www.euskoetxea.cl

400 bat ikusle 'Kutsidazu...'ren Valparaisoko estreinaldian
2007ko irailaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Gazteak-en bilkura Valparaíson
2007ko abuztuaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Valparaisoko EEko fundatzaile izan zen Pedro Elorriaga hil da
2007ko maiatzaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskadik Txilen daukan ordezkariak Valparaiso bisitatu du
2007ko apirilaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Jon Erdozia: 'Iniciativas chilenas como Emprebask son exportables' (gaz.)
2007ko urtarrilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Carlos Fariña txiletarraren tesia euskal presentziaz (gazt.)
2006ko urriaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana

Rubila Andrea Araya-k irabazi du 2005eko Andres Irujo Saria (gaz.)
2006ko urtarrilaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Rubila Araya libururako materiala biltzen (gazt.)
2005eko martxoaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia