euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udazkeneko txapelketetako emaitzen berri dakar Caracaseko Eusko Etxeko Jazoera buletinak

2011/11/22

Eusko Etxea Gabonetarako atontzen, ezkerretik eskubira Mª Alejandra Ramírez, Oyane Arregui, Mª Isabel Ramírez, Naroa Sofía Arriaga, Mª Teresa Ballatori eta Adriana Lobascio (argazkia PJA)
Eusko Etxea Gabonetarako atontzen, ezkerretik eskubira Mª Alejandra Ramírez, Oyane Arregui, Mª Isabel Ramírez, Naroa Sofía Arriaga, Mª Teresa Ballatori eta Adriana Lobascio (argazkia PJA)

PUBLIZITATEA

Caracasko Eusko Etxeak Jazoera berri buletinaren zazpigarren alea plazaratu du, aurrekoak bezala Pedro Javier Arriaga bazkidearen koordinazioa eta edizio lanari esker. Ale honetan Jazoerak Venezuelako ordezkariek azken hilabeteetan izan diren nazioarteko txapelketetan izan duten parte hartzearen berri dakar: Angelun jokatu zen Munduko Mus Txapelketan eta Guadalajaro Pilota Joko Panamerikarretan, hain zuzen. Buletinak Venezuelako euskaldunen historia ikertzen jarraitzen du eta, horrela, ale honek Cumanako Euskal Etxeari buruzko atal berri bat dakar, eta Josune Dorronsoro historialari eta argazkilaritza aditua gogoratzen du.

Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxeako 'Jazoera' buletina heldu da geurera eta, besteak beste, venezuelar euskal komunitateak nazioarteko bi txapelketetan izan dituen emaitzen berri dakar. Angelun (Lapurdi) jokatu zen Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketan Ausencio Eguilazek eta Mariano Larrañagak osatu zuten bikoteak zazpigarren postua erdietsi zuen. Bestalde, Guadalajaran (Mexikon) jokatu ziren Euskal Pilota Joko Panamerikarretan Venezuelako ordezkariek ez zuten dominarik lortu, baina sarri ibili ziren podioa eskuratzetik gertu.

Era berean, historia atalean buletinak Venezuelako euskal komunitatearen bizipenen testigantzak jasotzen darrai. Horrela, Arturo Gonzalez de Zaratek Cumanako Euskal Etxearen historiaren hirugarren atala dakar gogora, 1967ko abenduaren 10ean egin zen inaugurazio jaiko argazki eta guzti.

Caracaseko Jai Alai frontoiari buruzko artikulu bat ere dakar buletinak, eta 'Gure lehendakariak' atalean Jose Joaquin Azurza Eusko Etxea-ko 20. presidentea agertzen da. Azkenik, 'El desafío de la Historia' aldizkariaren azken aletik ateratako artikuluak Josune Dorronsoro historialari eta argazkilaritza aditua dakar gogora.

-Buletina jaso nahi izanez gero, bidali e-maila hona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia