euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Euskal Gizataldea bere Euskal Astea ari da prestatzen Santiagon, abuztuaren 5etik 8ra, Euskal Mitologia ardatz

2025/06/20

Euskal Asteari begira, Las Condesko Hogar Español Zaharren Etxeko egoiliarrek euskal mitologiaz egindako margolanak
Euskal Asteari begira, Las Condesko Hogar Español Zaharren Etxeko egoiliarrek euskal mitologiaz egindako margolanak

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Urtero egiten duen ekitaldi garrantzitsuenetako bat du Euskal Astea 'Txileko Euskal Gizataldea' (CVC, Colectividad Vasca de Chile) Mapochoren hiriburuko euskal elkarteak. Ekitaldia abuztuaren 5etik 8ra izango da aurten eta euskal etxe santiagotarra antolaketa lanetan murgilduta dabil. Programarekin lotura eginez eta aurrekari edo aitzin-jarduera gisa kultura ekintza berezia egin zuen Euskal Etxeak Las Condesko Hogar Español Zaharren Etxeko helduekin. Izan ere, bertako egoiliarrek Euskal Astea inauguratuko duen Arte Erakusketan hartuko dute parte hainbat irudirekin. Euskal Herriko mitologia gai nagusi, helduen eta Euskal Etxeko beste bazkide eta lagun batzuen margolanak izango ditu erakusketak erakusgai.

Oraindik datu batzuk zehazteke, hona Euskal Asteko programa proposamena (jarduera guztiak Estadio Españolen):

  • Abuztuaren 5ean, asteartea, Euskal Astearen eta Euskal Mitologiari buruzko erakusketaren inaugurazioa, arratsaldeko 7etan, El Greco aretoan
  • Abuztuaren 6an, asteazkena, Euskal Zinema, arratsaldeko 7etan, Zinema aretoan
  • Abuztuaren 7an, osteguna, Hitzaldia, arratsaldeko 7etan, Cervantes aretoan
  • Abuztuaren 8an, ostirala, Abesbatzen Topaketa, arratsaldeko 7etan, Errege-Erreginen Aretoan

"Aperitivo Vasco-Baionako Bestak"

'Txileko Euskal Gizataldea' euskal etxeko kideek, bestalde (ikus sarrera gure agendan), partaide izango dira datorren astean, ekainaren 25ean, ‘Aperitivo Vasco-Baionako Bestak’ (sic) izenpean Frantziako Etxean (Maison de France) egingo den ospakizunean, Euskal Herrian uztaileko lehenengo astean hasiko diren Baionak Besten karietara. Bertaratzeko gonbidapena egin du, izan ere, CVCk. Hitzordua iluntzean, eta pintxo, ardo eta gazta dastaketa baitaratuko ditu. Animazioa, CVCko "Txileko Euskal Dantza Taldea"ren eta "Euskal Abesbatza"ren esku egongo da.

- Colectividad Vasca de Chile facebook-en
- Colectividad Vasca de Chile Instagram-en



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia