euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sei euskal literatur aldizkarik indarrak bildu eta harpidetza bateratua sortu dute: urtean 14 ale 50 euroren truke

2005/02/02

Behinola haur eta gazte aldizkariaren bi ale
Behinola haur eta gazte aldizkariaren bi ale

PUBLIZITATEA

Harpidetza bateratuari esker, irakurleak sei literatura aldizkarion (Egan, Hegats, Beterriko Liburua, Idatz & Mintz, Behinola eta Maiatz) aleak etxean jaso ahal izango ditu, esan nahi baita 14 ale orotara, 50 euro ordainduta. Arduradunek ekimen honen helburua, elkarlana bultzatu eta aldizkariok ahalik eta jende gehiagorengana helaraztea dela adierazi dute.
Euskal Herriko sei literatur aldizkariok harpidetza bateratuari ekitea erabaki dute, iazko ekainean hasitako bilera prozesua burutu eta gero. Bilera hauetan 'elkarlana bultzatzearen beharraz' konturatu ei ziren, Tere Irastorza Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak azaldurik. Harpidetza bateratua elkarlan horren lehen pausua litzateke. Aldizkari hauek harpidetza sendoa dutela-eta, zabalkunde medio horretaz probetxatzea da euren asmoa, ahalik eta jende gehiagorengana heltzeko.

Proiektu bateratu honi ekiten dioten aldizkariak ezaugarri desberdindunak dira, bai gai aldetik (batzuk haur literatura jorratzen dute, beste batzuk azterketa literario sakona...) bai eta tirada aldetik. Tiradarik apalena duena Maiatz aldizkaria da: 300 ale. Iparraldeko aldizkari honek eskuz-eskuko salmenta zuzena du, Luzien Etxezaharretak, Maiatz-en sortzaile eta arduradunaren esanetan, baina urtetik urtera salmenta kopuru finko hori mantentzea lortu du. Aldizkari honentzat, harpidetza bateratua 'ideia oso ona eta esperantzagarria' omen da.

Gainerakoek 500-800 ale inguruko tirada dute, Beterriko Liburua izan ezik, 2.100 aleko tirada baitu honek. Beterriko Liburuaren 2.000 ale Aiurri herri aldizkariaren harpidedunen artean eta Gipuzkoako Beterriko ikastetxe eta liburutegietan banatzen dira, eta gainerako 100 aleak Euskal Herri osoan harpidetza bidez.


Lotura gehigarriak

Idatz & Mintz aldizkaria
www.labayru.com/idatzmintz38.asp

Hegats aldizkaria
www.idazleak.org/argitalpenak.htm

Beterriko Liburua aldizkaria
www.larramendi.org/index.htm

Egan aldizkaria
www.armiarma.com/andima/egan

Behinola aldizkaria
www.galtzagorri.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia